Euskadiren BPG %3,1 hazi zen iaz, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera

Leire Kortabarria 2016ko mar. 4a, 17:21

EAEko ekonomia %3,1 hazi zen 2015eko urritik abendura bitartean, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak emandako datuen arabera.

Horrek esan nahi du urte osoko batez besteko hazkunde tasa %2,8 izan zela. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak nabarmentzen du barne eskariaren sendotasuna, gorakadaren bultzagile nagusia baita, urte osoko aldakuntza tasa %2,6ra iritsi zelako.

Familien kontsumoak eta kapital eraketa gordinak portaera hedatzailea erakutsi zuten esandako epean, ekonomia eragileen aurreikuspenak gero eta baikorragoak diren testuinguru batean.

Industria eta zerbitzuak, indartsu; eraikuntza, ahul

Inbertsioari dagokionez, askotariko abiadurak antzeman dituzte azpiatalaren arabera: ekipamenduko ondasunetan, inbertsioak “bizitasun handia” erakutsi zuen, baina eraikuntzan, bestalde, ahulezia igarri zen.

Kanpo-eskariak ekarpen positiboa egin zion Euskadiren BPGri, baina txikia: 0,1 puntu bakarrik.

Eskaintzaren ikuspegitik, EAEko ekonomiaren susperraldia industrian eta zerbitzuetan oinarritu da. Espainiako eta Europako gorakadak, kostuen jaitsierak, Euroaren balio galerak eta finantzazioa lortzeko erraztasunak EAEko industriari mesede egin diote. Zerbitzuek, berriz, bizitasun handia erakutsi zuten urte osoan zehar. Beste aldetik, eraikuntzak susperraldi arina lortu zuen iazko lehen seihilekoan, baina bigarren seihilekoan jarduerak okerrera egin zuen berriro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak