Podemosen botoa emateko epea zabalik

Ubane Madera 2016ko mar. 4a, 12:35

Podemos Euskadik bertako zuzendaritza taldea eta idazkari nagusia aukeratzeko barne hauteskundeak abiarazi ditu.

Bost zerrenda aurkeztu dituzte: Zurekin Ahal Dugu (Neskutz Rodriguez buru duena), Aurrera Begira (Nagua Alba buru duena) eta Kaliangora (Pilar Garrido buru duena) dira nagusiak; eta Si Se Puede eta No Mas Planchas dira babes gutxienarekin aurkeztu direnak. Atzotik (eguena) domekako gauerdira arte eman daiteke botoa. Horretarako, izena eman behar da Podemos.info webgunean, eta nortasun agiria eta Euskadin erroldatuta egotea erakusten duen ziurtagiria nahikoa da botoa emateko. Emaitza martxoaren 8an jakinaraziko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak