ALBISTEAK

AHTren euste-horma gaineko baserriko bizilaguna: "Osasuna galdu dut"

Julen Iriondo 2016ko otsailaren 22a

Antonia Bergaretxe bizi da Untzillako Lugartegi baserrian. Baserriko lurrak eusteko eraiki zuten egubakoitz gauean erortzen hasi zen euste-horma, AHTrentzat bidea egiteko mendi magala bitan banatu eta gero. Zelaian hainbat arrakala eragin ditu lur mugimenduak, eta lotara auzoko landetxera joan behar du zapatutik. Baserria arriskuan ez duela ikusten dio, "oraingoz", baina bere landak bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak