Euskal industria %3,1 hazi zen iaz

Leire Kortabarria 2016ko ots. 6a, 08:00

Euskadiko industriaren jarduera %3,1 hazi zen abenduan, 2014ko hil beraren aldean. Termino homogeneotan oinarritutako datua da Eustat erakundeak emandako hori.

Urtaroen eragina zuzenduta, aldaketarik ez dago (%0,0) 2015eko azarotik abendura artean.

2015eko abenduko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, zeinu bereko aldakuntzak izan ditu sektore handietan. Hala, Energia %10,2 gehitu zen; Bitarteko ondasunak, %3,6; Ekipo ondasunak, %1,9. Kontsumo-ondasunak %2,0 hazi ziren guztira; iraunkorrak %5,3, ez-iraunkorrak %0,9.

2015eko abenduan, azaroaren aldean, honako bilakaerak izan ziren: Ekipo ondasunetan, %-3,6; Energian, %4,9; Bitarteko ondasunetan, %0,7; Kontsumo-ondasunetan, %0,2: iraunkorretan %2,4, ez- iraunkorretan %-0,6.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko abenduan, urte artean, sektore hauek izan zituzten: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %11,8; Zurgintza, paper eta arte grafikoak %7,3, Garraio materiala %6,1. Jaitsierak, urte artean, sektore hauek izan zituzten: Material eta ekipo elektrikoa, %-6,2; Makineria eta ekipoa %-2,6.

Abenduko Industri Produkzioaren Indizearen urte artekoa (urte batetik bestera) positiboa izan da Araban (%7,4), Bizkaian (%3) eta Gipuzkoan (%1). Hil artekoa, 2015eko azaroaren aldean, negatiboa izan da Gipuzkoan: Bizkaian %0,7; Araban %0,5; Gipuzkoan, %-1.

Hazkunde negatiboko urteak, atzean utzita

EAEko Industri Produkzioaren Indizearen balantzean %3,5eko hazkundea izan zen 2015ean. 2014an, %1,4ko hazkundea izan zen; 2013an, %-3,2; 2012an, %-5,9.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak