Oñatiko gaztelekua beteta, Bertso paper lehiaketako sarien banaketa ekitaldian

Xabier Urtzelai 2016ko urtarrilaren 23a

Oñatiko Gaztelekua jendez beteta zegoela banatu zituzten atzo arratsaldean Oñatiko VI. Bertso paper lehiaketako sariak. Herriko ikastetxe guztietako ikasleek hartu dute esku lehiaketan, eta sari banaketan ere kuadrila galanta batu zen. Merienda egin zuten ondoren, eta gauean bertso musikatuez gozatu ahal izan zuten, Beira taldearen eskutik. 

Hona hemen aurtengo sarituen zerrenda:

LH sailean:

1. Izeia Ibabe eta Claudia Vazquez bikotea.

2. Jokin Zubillaga Ugarte.

3. Maider Molinero.

4. Markel Barrena.

5. Ane Murguzur Arregi.

DBH-Batxilego sailean:

1. Urko Arregi Markuleta.

2. Aitor Tatiegi.

3. Malen Osa.

Saririk gabe geratu arren aipamen berezia: Bittor Zubiagirre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak