Gipuzkoak hartu du Eusko Ganberen txandakako presidentzia

Leire Kortabarria 2016ko urt. 11a, 18:00

Eskuman, Pedro Esnaola, Eusko Ganberen presidentzia hartzeko unean.

Gipuzkoako Bazkundeak hartu du gaur, astelehena, Eusko Ganberen presidentzia. Bi urtean Bilboko Ganberak izan du kargu hori.

Euskal Merkataritza Ganberetako hiru presidenteak eta hiru zuzendari nagusiak Bilbon elkartu dira gaur Eusko Ganberen presidentziaren aldaketa egiteko.

Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Ganberek hiru entitate hauek ordezkatzen dituen Eusko Ganberen presidentzia bi urtekoa eta txandakakoa izatea erabaki zuten. Hori dela eta, Eusko Ganberen presidentziaren 2016-2017 epea Pedro Esnaolari dagokio. Zeregin honetan Arabako arduradunaren, Gregorio Rojoren, eta Bilboko arduradunaren, Jose Angel Corresen, laguntza izango du.

Eusko Ganberek modu bateratuan eta iraunkorrean lan egiten dute enpresen interesen defentsan. Eta horrez gain, helburu dute kalitatezko zerbitzuak eskaintzea honako arlo hauetan: nazioartekotzea, prestakuntza, merkataritza, enpresa eskualdatzean, enpresa lankidetzan edo pertsona ekintzaileen laguntzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak