Urtarrilaren 9an Bilbora autobusez joateko txartelak salgai

Goiatz Arana Begiristain 2015ko abe. 28a, 10:11

Mugi daitezen harriak lelopean manifestazioa egingo da egun horretan, euskal preso eta iheslarien defentsan lanean ari diren Sare eta Bagoaz elkarteek antolatuta. Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde deitu dute manifestazioa; Bilbon ez ezik, Baionan ere egingo da.

Arrasaten, Bergaran eta Elgetan, dagoeneko, Bilbora joateko autobus txartelak jarri dituzte salgai.

Arrasaten, goizetik joateko txartelak Irati tabernan eskuratu daitezke, eta arratsaldez joateko, berriz, Kajoi, Taupa, Irati, Txitxinpe eta Meneta tabernetan; txartel bakoitzak hamar euro balio du eta autobus guztiak mobilizazioa amaitutakoan bueltatuko dira.

Bergaran, presoen aldeko lagunek adierazi dutenez, "herriko taberna gehienetan" salgai daude autobuserako txartelak.

Elgetan, Haizea tabernan eman ahalko da izena, urtarrilaren 9ra arte, beti ere eserleku kopurua bete arte; autobusa 16:00etan aterako da plazatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak