Era berean, GHK-ren Batzar Nagusia ere eratuta geratu da eta Administrazio Kontseilu berria aukeratu dute. Hori dela eta, orain arte eta aurreko agintaldian erakundeko presidente izan zen Ainhoa Intxaurrandieta (Bildu) Kontseilutik kanpo geratu da.
Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak azaldu duenez, talde berria udal eta foru hauteskundeetan lortutako gehiengoaren ondorio da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak burututako eta "Batzar Nagusiek onartutako Plan Estrategikoan hondakinen inguruan hartutako konpromisoak betetzea" du helburu.
Horrez gain, behin betiko irtenbidea eman beharko dio hondakinen kudeaketari. "Bilduren Foru Gobernuak eragindako egoera kaotikoari" irtenbidea emango diotela adierazi dute Hondakinen Kontsortzioko buru berriek.