Ukrainako gatazkaren gaineko dokumentala ekoizteko laguntza bila

Eneko Azkarate 2015ko urr. 8a, 10:44

Donbass: gerra Europaren bihotzean izenburuko dokumentala egiten ari da Mikel Arregi kazetaria (Arrasate, 1985), Ibai Trebiñorekin eta Andoni Mendizabalekin batera. Ukraina ekialdeko gatazka gai hartuta, "Mendebaldeko masa komunikabide gehienen isiltasuna gainditu" nahi dute dokumental honen bitartez, Europako kazetari gutxik jaso duten lehen eskuko testigantzen bitartez. Orain, finantzazio bila dabiltza dokumentalari amaiera emateko. 40 egunetan 6.000 euro batu nahi dituzte eta kanpaina abiatu dute.

"Europan aspaldi ikusi gabeko anabasa humanitarioari hasiera eman zion gerrak eta hara joatea erabaki genuen dokumentala egitera; Krimean eta Donbassen bizitakoa, entzundakoa eta ikusitakoa dokumentu historiko bezala jasoa gera dadin" diote kazetariek.

Lehenik, Krimean egun batzuk egin zituzten, Ukrainatik alde egin behar izan duten herritarren testigantzak batu eta penintsula horrek Errusia barruan egin duen urtearen balorazioa hango herritarren ahotik entzuteko. "Errusian sartzearen ondotik, nazioarteak penintsulari jarritako zigorrek herritarrengan eraginik izan duten jakin nahi izan genuen". Horretarako, Sebastopol, Yalta eta Simferopol hirietako herritarren hitzak jaso genituen".

Proiektuari bultzada emateko, crowfounding kanpaina abian jarri dugte. "Proiektua egi bihurtzeko zuen laguntza behar dugu" dote. Asmoa da 40 egunetan 6.000 euro lortzea baita. "Erronka galanta".

Dokumentala Argia astekariarekin batera bultzatu dute. Laguntza eman nahi duenak, webgune honen bidez egin dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak