Etxean estreinatzeko ordua Aloña Izarraitz eta Ford Mugarrirendako; liga hasiera Bergararendako

Xabier Urtzelai 2015ko urr. 2a, 06:00
Izarraitz Aloña Mendikoen partiduko une bat, iazko igoera fasean.

Euskadiko Txapelketan Izarraitz Aloña Mendik eta Ford Mugarrik modu onean hasi dute liga, etxetik kanpora denboraldiko lehen garaipena eskuratuta. Asteburuan, berriz, etxeko zaleen aurrean estreinatuko dira. Bergarak ere gauza bera egingo du, horiek liga hasten dute-eta. 

 

Euskadiko Txapelketan, joan den astean, Oñatiarrek 21-30 irabazi zieten Gasteizko Corazonistas taldekoei, eta Arrasateko Ford Mugarrikoek beste horrenbeste egin zuten Lau Bide jatetxearen kontra (25-28). Garaipen horrek lasaitasuna emango zien aste barruan, etxeko zaleen aurrean estreinatzea tokatzen zaien asteburura begira. Hala, oñatiarrek Lau Bide hartuko dute gaur, egubakoitza, Zubikoan (20:00), eta Ford Mugarri Arrasatek Deustuko Unibertsitatekoen kontra jokatuko du Iturripen (Domeka, 12:00etan).  

Bergarak liga hasiko du 

Kategoria bat beherago, Gipuzkoako Lurraldekoan, asteburuan hasiko dute liga, eta Bergarak etxean izango du lehenengo hitzordua, Aritzbatalde taldearen kontra (zapatua, 18:30, Labegaraieta). Talde gaztea dute mahoneroek –Jokalarien batezbestekoa 19 urtekoa da–, eta taldeko beteranoenak, Dani eta Unai, min hartuta daude: "Horrenbestez, gazteek euren gain hartu beharko dute ardura", adierazi du aste barruan Josetxo Muniategiandikoetxea bergararren entrenatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak