Elkarlanerako eta lurraldearen alde lan egiten jarraitzeko apustua berretsi dute Mondragon Taldeak eta Diputazioak

Ubane Madera 2015ko uzt. 24a, 13:54
Jabier Sotil eta Markel Olano Diputazioan, batzarrean.

Markel Olano Diputatu Nagusiak harrera egin die Mondragon Korporazioko presidente Javier Sotili eta taldeko idazkari nagusi Arantza Laskuraini, Olano diputatu nagusi izendatu ostean Mondragon Taldearen eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko lehen batzarrean. Elkarlanerako eta lurraldearen alde lan egiten jarraitzeko apustua berretsi dute bi aldeek bileraren ostean.

Ildo beretik adierazi dute bien helburua dela Gipuzkoako ekonomia suspertzea eta lurraldearen etorkizun ekonomikoa sendotzea. Zeregin horretan Mondragon Korporazioak daukan garrantzia azpimarratu du diputatu nagusiak, eta eredu korporatiboak ordezkatzen dituen baloreak mantendu, indartu eta babestearen alde agertu da.

Horrekin batera, gaurko erakundeen arteko bileraren ostean, bi aldeek konpromisoa hartu dute lan taldeak osatu eta Gipuzkoa eta gipuzkoarren alde lanean jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak