Mondragon Unibertsitateak eta Donostia 2016k elkarlanean antolatutako jardunaldiak izan dira eta horrekin batera, autoeraketan eta herrigintzan inplikatuta dauden beste eragile batzuk ere parte hartu dute. Helburua garbia da, aldaketa asko gertatzen ari diren garai honetan, autoeraketa soluzio posible bezala aurkeztea.
Bestalde, UAB, Universitat Autònoma de Barcelona-ko katedratikoa den Joan Subirats gonbidatu dute, kooperatibismoak, aldaketa asko izaten ari den gaurko aroan, zein eragin duen aztertzeko ikuspuntu desberdinetatik.
Subirats kataluniarraz gain, Euskal Herriko hainbat esperientzia, mugimendu edo sareetako ordezkariak ere gonbidatu dituzte mahai-ingurua egiteko. Partaideak, Fagor taldeko lehendakari Joxean Alustiza, Reas Euskadiko koordinatzaile Carlos Askunze, Argiako zuzendari Estitxu Eizagirre eta Olatukoop-eko Beñat Irasuegi ordezkaria izan dira. Laurek, ekonomia sozial, solidario eta eraldatzailearen inguruan ekarpenak egin dituzte, hausnarketarako bidea emanez.
Esan bezala, MUk eta Donostia 2016k elkarlanean antolatu dute kooperatibagintzaren inguruko topaketa hau eta bi erakundeek irailetik aurrera martxan jarriko dute proiektu bat, kooperatibagintzaren baloreak zeintzuk diren plazaratzeko.