Estonian jokatzen dabiltzan 23 urtez azpikoen Europako txapelketan Arrasateko pertika jauzilariak ezin izan dira finalera sailkatu. Aurrez jakinekoa zen helburu hori zaila zela; azkenean, 4.10metrotan egon zen finalerako txartela, eta Axpek 4 metroko saltoa eginda esan dio agur txapelketari (marka pertsonala berdindu du); Malen Ruiz de Azuak, ostera, 3.85metroko saltoaz agurtu du txapelketa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.