Emakumeen Mundu Martxaren gaineko asanblada informatiboa egin zuten eguazten arratsaldean Irizar jauregian, eta herriko Martxanterak zein bailarako talde feministetako hainbat kide elkartu ziren bertan.
Euskal Herrian duen koordinatzaile Josebe Iturriotz izan zen ekimenaren gaineko azalpenak ematen, eta, deialdiak izandako erantzuna ikusita, baikor mintzatu zen Mundu Martxa Bergaratik pasatzeko aukeraren gainean. Irailaren 28tik urriaren 4ra ibiliko da karabana Euskal Herrian.
Martxarekin, hamaika herrialdetako milaka emakume munduari erakusten ari zaizkio ze alternatiba feminista dituzten eredu kapitalista eta heteropatriarkalaren aurrean.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak