Formazio saioak, etxean konposta egiten duten herritarrei aholku zehatzak emateko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 29a, 10:05

Arrasateko konpost-gune bat.

Debagoieneko Mankomunitateak formazio saioak antolatu ditu Arrasaten eta Oñatin etxean konposta egiten duten herritarrei begira. Behar bereziak dituzten erabiltzaileendako saio espezifikoak dira; Oñatikoa ekainaren 3an egingo da udaletxeko osoko bilkuren aretoan (18:30) eta Arrasatekoa, berriz, ekainaren 4an Kulturateko Jokin Zaitegi gelan (18:30). 

Honako arlo hauek landuko dira saio horietan: legedia, konposta egitea zer den eta ze behar dituen, konpostaren kalitatea eta ezaugarriak, arazoak eta jarraibideak, uste okerrak, norberaren konpostaren analisiak, erabilerak eta zalantzak. 

Izena emateko bi telefono zenbaki

Saio horietan parte hartzeko aldez aurretik deitu behar da honako telefono zenbaki hauetara. Debagoieneko Mankomunitatera deituta: 943 79 35 98 (Kristina) edo Vermicanera deituta: 687 54 39 90 (Joseba) 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak