Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Parte-hartzea gorantz, azken datuen arabera

Ubane Madera 2015ko mai. 24a, 19:06
Uarkape (Arrasaten) 19:30ean; oraindik jendea botoa ematen.

Eguerdiko argazkia aldatzen hasi da eta Debagoienean parte-hartzeak gora egin du orduko datuez geroztik. Hala ere, parekotasuna gertatzen dabilela esan daiteke. Izan ere, gora egin du parte-hartzeak Arrasaten, Aretxabaletan, Elgetan, eta Eskoriatzan. Eta Oñatin, Bergaran, Antzuolan eta Leintz Gatzagan, berriz, behera egin du. 18:00etatik aurrerako datuak dira horiek. Gipuzkoako datu orokorrei dagokienez, parte-hartzea handiagoa dabil izaten.

Antzuolan, %51,94koa izan da (2011n, %55,50); Aramaion, %55,30 (2011n, %60,05); Aretxabaletan, %52,01 (2011n, 50,44); Arrasaten, %45,60 (2011n, %45,48); Bergaran, %48,80 (2011n, %50,56); Elgetan, %61,54 (2011n, %61,05); Eskoriatzan, %53,94 (2011n, %47,60); Leintz Gatzagan, %51,04 (2011n, %53,47) eta Oñatin, %52,67 (2011n, %55,28).

Gipuzkoari dagokionez, berriz, parte-hartzea dabil izaten %51,42koa (2011n, 48,80koa izan zen). 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak