Lasterketa 15:30ean hasiko dute San Antonio auzoan, eta 126 kilometro egin eta gero leku berean egongo da helmuga (18:50). Tartean hirutan igoko dituzte Asentzioko maldak.
Hemen rutometroa.
Egubakoitzean, hilak 22, jokatuko dute Bergaran Pentekostes sariko 80. edizioa. 23 urtez azpiko amateur mailako ziklista onenak batuko ditu lasterketak, eta faboritoen artean Euskadi Fundazioko ziklistak egongo dira –Galizian etapa bat irabazi berri duen Mikel Aristik lasterketan parte hartuko du. Eta, harekin batera lehiatuko dira Debagoieneko makina bat txirrindulari ere.
Lasterketa 15:30ean hasiko dute San Antonio auzoan, eta 126 kilometro egin eta gero leku berean egongo da helmuga (18:50). Tartean hirutan igoko dituzte Asentzioko maldak.
Hemen rutometroa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.