Gasteizko Printzipal Antzokian giro beroan eta 600 entzuleren aurrean jokatu da 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako finala.
Sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, 402,5 eta 389 punturekin, hurrenez hurren, Agirre eta Viñaspre pasa dira buruz burukora. Alde hori nabarmen handiagotu du gero aramaioarrak, bere bigarren txapela janzteko. Hona hemen sailkapena:
- Manex Agirre 583
- Iñaki Viñaspre 554,5
- Oihane Perea 380,5
- Zigor Enbeita 375
- Ruben Sanchez 370
- Xabi Igoa 368,5
Manex Agirrek Arabako eta Gasteizko bertsolaritzaren sustatzaile aitzindari Karmele Madinabeitiaren eskutik jantzi du txapela. Familiari eta gazteei, bertso eskoletan dabiltzanei, eskaini die: "Bertso-ekosistemako mini-bertso-ekosistemak, herri hau euskaran bidez herri egiten dutenak", esan du agurreko bertsoa bukatzeko.