Uholde Arrisku Plana Larrialdiko fasearen '0' egoerara pasatu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2015eko urtarrilaren 31

Ibaien egoera eta iragarpen meteorologikoa kontuan hartuta, Segurtasun Sailak Uholde Arrisku Plana Larrialdiko fasearen 0  egoerara pasatzea erabaki du.

Segurtasun Sailak Uholde Arrisku Planaren Larrialdi fasea 1 egoeratik 0  egoerara pasatzea erabaki du eguraldiak onera egin duela ikusita, nahiz eta errekei arreta berezia eskaintzen jarraituko duen.

Segurtasun Sailaren arabera, nabarmen jaitsi da uraren maila, euria egiteari ere nabarmen utzi diolako, nahiz eta esandako moduan, erreken zaintza bereziarekin jarraituko duen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak