Bertso Egunean jolasa eta seriotasuna batuko dituzte

Maialen Torres 2015ko urt. 30a, 09:42

Zapatuan Kursaala bertsozaleen elkargune bihurtuko da, beste behin. Izan ere, 46. Bertso Eguna ospatuko dute, Jolastu nahi? lelopean. 12:00etatik aurrera Donostiako kaleak girotzeari ekingo diote, eta ekitaldi nagusia 18:00etan izango da, Kursaaleko areto nagusian. Hura amaitzean, Manteo kiroldegian afaria eta festa egingo dute, bat-bateko saio eta guzti.

Aurten, iazko urria ezkero martxan den gai-jartzaile eskolatik abiatuta, Ainhoa Aranburuk, Arnaitz Lasartek, Eñaut Agirrek eta Josu Goikoetxeak hartu dute egunean zehar gertatuko dena prestatzeko ardura, eta gaiak ere eurek landu dituzte. "Bertsolariei jolaserako proposamena egingo zaie, jolastea nahiko genuke, baina serio jolastea. Bertsotan egin dezatela", adierazi dute Bertsozale Elkartetik.

Debagoiendar bat tartean

Goizeko saioetan kantuan arituko direnen artean, Xabi Igoa aramaioarra ere izango da, beste hainbat bertsolarirekin batera. Bertsozale Elkarteak deituta, bi aldiz pentsatu gabe eman zion baiezkoa Igoak eskaintzari, eta onartu du horrelako eskaintza batek, nola ez, "ilusioa" piztu diola. Dena den, aramaioarra ez dago urduri,  jendaurrean aritzera ohituta dagoela esan du, eta zapatukoa "saio bat gehiago" izango dela.

Oraindik bada sarrerak erosteko aukera, Bertsosarrerak.eus webgunean. Sarrera arruntak 18 euro balio du –bazkideentzat 13– eta afarira ere joan nahi dutenek 40 euro ordaindu beharko dituzte –bazkideek 33.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak