Oñatiko Cegasaren erosketa bete dadin zain

Julen Iriondo 2015ko urt. 27a, 11:45

Konkurtso administrazioak eguerdirako jarri zion hitzordua, Gasteizen, enpresa batzordeari. Bilerara sartu aurretxoan, Oñatiko Cegasako langileek itxaropena zuten, Sherparen erosketa baieztatuta, etorkizuna argituta aterako direla bertatik. Sherpako ordezkariak ere agertu dira hitzordura.

Atzo arratsaldean zabaldu zen berria izan zen Sherpa arrisku kapital funtsak Oñatiko lantegiko hiru lerroak erosiak zituela, baina beste iturri batzuek diote gaur arratsaldean gauza daitekeela erosketa. Enpresa batzordeko kideek eurek ere ez zuten garbi martitzen eguerdian zein den egoera zehatza.

Sherpak erosketa gauzatuta –Gasteizko litio eta komertzial lerroak ere erosiko lituzke–, lanean jarraitzeko moduan leudeke Oñatiko 131 langileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak