Sari horren aurretik, Goya eta Feroz sarietarako hainbat izendapen ere lortu ditu filmak, eta Atera films banatzaileren eskutik martxoan Miamiko zinemaldian lehiatuko da Loreak.
Sari garrantzitsua
Hirugarren urtez ematen den saria da hori, eta bertan, Latinoamerikako, Portugalgo eta Espainiako filmak lehiatu dira. Euskarazko filmak, oso kritika onak jasotzeaz gainera, 10.000 dolarreko saria eskuratu du, Magical Girl, Güeros eta Relatos Salvajes film ezagunak atzean utzita.
Loreak euskaraz egindako filma da, eta azken Donostia Zinemaldiko sail ofizialean estreinatu zen. Maitasunaz, memoriaz eta doluaz mintzo den filmak loreek batuko dituzten hiru emakumeren istorioa dauka ardatz nagusi.