Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filmak 11 aste daramatza jada zinema aretoetan, eta 50.000 ikuslek baino gehiagok ikusi dute. Urrezko Maskorra irabazteko lehiatu zen Zinemaldian, eta nazioarteko beste hainbat jaialditan proiektatu dute.
Otsailaren 7an izango da Goya Sarien banaketa ekitaldia, Madrilen. Goizean eman dituzte jakitera izendapenak.