DAVID ARZAMENDI: 100 URTE (Bideoa)

Erabiltzailearen aurpegia Josemari Velez de Mendizabal 2014ko abe. 17a, 06:00

David, hirugarrena ezkerretik, parrokiako abeskide batzuekin

David Arzamendi arrasatearrak ehun urte beteko zituen aurtengo abenduaren 15ean. Ezaguna den moduan, iragan urtarrilaren 25ean zendu zen. Bere egunean txoko honetan Daviden heriotzaren albistea eman nuen. Behean dauka irakurleak orduko artikulurako esteka. 

Gaurkoan iragan astelehenean – hilak 15- Arrasateko parrokiako abesbatzak eta organo joleek Daviden oroitzapenez eskainitako ekitaldian grabatutako bideo bat ekarri nahi izan dut. Davidek ia zortzi hamarkada eman zituen parrokiako organo jole moduan eta musikazale amorratua zen. Besteak beste, Aita Madinaren musika zuen laket eta modu berezian haren Aita Gurea otoitz-kantarekin bibratzen zuen.

Ziortzako kolegiatan, parrokiako txango batean
Daviden jaiotzaren mendeurrena modu xehean ospatu genuen elizara bertaratutakook eta abesbatzaren zein organo joleen musikarekin gozatu genuen, XX. mendeko Arrasateko musikagintzan argi bereziz nabarmendutako gizona gogoratzen genuen batera. 

Hona hemen bideoa:  

Gehiago David Arzamendiri buruz:


 

Argazkiak: JMVM 

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak