Basauriko lantegia 2015ean partzialki eta behin behingoz abiatuko du Fagor Berriak

Jon Berezibar 2014ko abe. 16a, 17:19

Edesako termoak ekoizteko irekiko dute lantegia, Fagor Berriaren abiarazte aldia azkartu asmoz. Urte amaieran, ordea, ekoizpena lekuz aldatzea aurreikusten du CNA Groupek Basauriko lantegiak eragiten dituen kostuengatik. Aurreratu dutenez,  Euskal Herriko beste lantegi batera eroango dute ekoizpena eta sortutako enpleguari eutsiko diote.

Comfort saila delakoaren abiarazte aldian laguntzeko, zenbait hilabetez Basauriko lantegia martxan jarriko dutela jakinarazi dute gaur Fagor Berritik.

Edesako termoen ekoizpenari ekingo diote baina partzialki soilik, Bideragarritasun Planak eskatzen baitu katalogoaren murrizketa, hau da, ekoiztu beharreko produktuak gutxiago izango dira. Horrenbestez, ekoizpenari Edesako lantegiko jarduera batuta, Estatutan eta gainerako herrialdeetan ere abiarazte komertziala azkartu gura dute.

Ekoizpen horri lotuta, 40 lanpostu sortzea aurreikusten dela diote CNA Group-etik. Jarduera 2015eko lehen hiruhilekoan hasiko da baina urte amaierarako asmoa da ekoizpena Euskal Herriko beste lantegi batera aldatzea, azaldu dutenez, Basauriko instalazioek inbertsio handia eskatzen dutelako eta aurreikusten den produkzioa bera txikia delako. Hala alokairuak nola mantenuak, kostu handiak eragingo lituzke, osterantzean.

Leku aldaketak aldaketa, Fagor Berritik langileen jarraipena bermatuko dela jakinarazi dute prentsa ohar batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak