Gabonetako agenda

2014ko abe. 16a, 11:23

Abenduak 19

Musika
Oñati | Disko festa
Amaia Txintxurretak emanaldia egingo du topalekuan, 18:00etan.

Bergara | Musika eskolakoen Gabonetako kontzertua
Udal Pilotalekuan egingo dute, 18:30ean.

Elgeta | Musika eskolakoen Gabonetako kontzertua.
Espaloia Kafe Antzokian egingo dute, 19:00etan.

Oñati | Juan Mari Beltran
Hots larretan ikuskizuna egingo du, beste hainbat musikarirekin, Santa Ana antzokian, 22:30ean.

Ospakizunak
Oñati | Txistor-jana
Pake Lekun txistor-pintxoak egongo dira, 18:00etan.

Eskoriatza | Gabonetako azoka
Azokan merkatarien elkarteko kideek hartuko dute parte. Fernando Eskoriatza plazan, 18:30ean.
kirola.

Eskoriatza | Pilatesa eta erlaxazio mastes class-a
Ibarraundi museoan egingo dute bi diziplinetako eskola berezia, 17:30ean.

Oñati | Oñati Kirol Sariak 2014
Sari banaketa udaletxean egingo dute, 19:00etan.

Umeak
Eskoriatza | Ekintzak ludotekan
Merendola eta marrazki lehiaketako sari banaketa, ludotekan, 18:00etan.


Zinema
Arrasate | Das Kind film laburra
Manu Gomez arrasatearraren azken lana aurkeztuko dute Amaia antzokian, 20:00etan.

Dantza
Arrasate | Herrixa Dantzan
Patxi Monteroren gidaritzapean, Uarkapeko tabernan, 19:30ean.

Erakusketa
Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindakoa, urtarrilaren 7ra arte. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n itxita.

Aramaio | Alex Mendikute
Sastiñan, 19:00etan hasita.

Topaketa
Bergara | Espetxeen aurkako topaketak
19:00 Tatto Circus aurkezpena eta ondoren solasaldi musikatua: Burdin-haria eta plastikozko goilara (eta maitasun lubrikatua)
21:30 Kontzertuak: Occhi di Farfalla (Zarautz) eta Oreka TX txalapartariak.

 


 

Abenduak 20

Musika
Oñati | Altxorraren bila
Ganbara Txikikoek kalejira egingo dute, 11:30ean. Horren ostean, 13:00etan, Altxorraren uhartea musikalaren aurre-estreinaldia egingo dute Foru plazan.

Oñati | Gabon kantak
Jose de Azpiazu musika eskolaren eta Aita Madina txistulari taldearen eskutik. Foru plazan, 18:00etan.

Eskoriatza | Gabonetako kontzertua
Musika eskolako bandaren Gabonetako kontzertua egingo dute, parrokian, 20:00etan.

Bergara | Gabonetako kontzertua
Udal Musika Bandaren, Bergarako Orkestra Sinfonikoaren eta Bergara Orfeoiaren emanaldia, Udal Pilotalekuan, 22:30ean.

Oñati | Presoekiko elkartasun kontzertua
Banda Munizipalari Tributua, Marianitoz Blai! eta beste talde batek egingo dute kontzertua gaztetxean.
deia

Oñati | Erakusleiho lehiaketako sari banaketa
Udaletxean egingo dute VIII. lehiaketako banaketa, 13:30ean.

Bertsoak
Oñati | Bertso txapelketako finala
Gaztelekuan egingo dute, 18:00etan.

Antzerkia
Arrasate | Hiru txerritxoak eta otsoa
Glu-Glu taldeak Hiru txerritxoak ipuin klasikoan oinarrituta antzezlana taularatuko du, jolasen, dantzen eta abestien bidez. Amaia antzokian, 17:00etan.

Oñati | Novedades en Villa Titiritaina
Ikusi Makusi antzerki taldearen azken lana, Santa Ana antzokian, 22:00etan. Sarrerak salgai hilaren 15ean, 16an eta 17an Pake Lekun.


Kirola
Oñati | Ziklo-kros txapelketa
Aloña Mendi Txirrindularitza Sailarekin, Urrutxun, 09:00etan. Ibilbide berria izango du aurtengo probak: kanposantu atzealdeko zelaian egingo dute.

Eskoriatza | Arte martzialen ikastaroa
10:00etan egingo dute.

 

Ospakizunak
Bergara | Nafar feria
San Antonio auzoan egingo dute, egun osoa.

Arrasate | Kuadrillen arteko herri probak
Santamasetako kuadrillen arteko lehen herri probak egingo dituzte: lokotx bilketa, txingak, trontza, lasterketa, zaku eramatea eta sokatira. Biteri plazan, 19:00etan.

Oñati | Artisau azoka
Herriko artisauen produktuak erosteko aukera, Foru plazan, 10:30etik 14:30era.
erakusketa

Aramaio | Alex Mendikute
Mendikuteren argazkiak ikusgai Sastiñan, 19:00etan hasita.

Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindako erakusketa, urtarrilaren 7ra arte. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n itxita.

Topaketa
Bergara | Espetxeen aurkako topaketak

12:00 Hitzaldia: Kartzela errepresio erreminta moduan Estatu espainiarrean. Salhaketa eta Arrats elkarteen eskutik.

17:00 Hitzaldia: Kartzelak deuseztatzeko beharraz eta zigorrean oinarritutako kulturaren suntsipenaz. Paz Frances Lukunberri eta Diana Restrepo Rodriguezekin.

21:00 Kabareta: Barbara Govan bihurrikaria, Saray al Jalila (ekialdeko dantza), La mision_Drangon Bass (butoh dantza), Txispita y el preso "nanoantzerkia" Sergio Salinasekin, Berandu baino lehen arte performance-a, Puy Silver Rose y las chicas de las estrellas tribal fusion dantza, Mutant virus suspensing-a.


 

Abenduak 21

Deia
Elgeta | Truke azoka
Mendizaleen plazan egingo dute egun osoan.

Bergara | Merkatu txikia
San Martin plazan ipiniko dituzte postuak. Bigarren eskuko gauzak eta norberak egindakoak erosi ahal izango dira, 11:00etatik 14:00etara arte.

Antzuola | Pintxoak Zurrategin
Gazte txokoko kideek txorizo-pintxoak eta Euskararen Egunerako egindako txapak ipiniko dituzte salgai, Zurrategin, 18:30ean.

Musika
Antzuola | Txistularien kalejira
Kalerik kale ibiliko dira, 10:00etan.

Aramaio | Gabonetako kontzertua
Bixente Goikoetxea abesbatzak Gabonetako kontzertua egingo du meza nagusiaren ostean.

Oñati | Disko festa
DJ Banjorekin, kuboan, 17:00etan.

Kirola
Oñati | Ziklo-kros txapelketa
Aloña Mendi Txirrindularitza Sailarekin, Urrutxun, 09:00etan. Ibilbide berria izango du aurtengo probak: kanposantu atzealdeko zelaian egingo dute. Adinaren araberako probak egingo dituzte.

Erakusketa
Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindakoa. Urtarrilaren 7ra arte. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n itxita.

Topaketa
Bergara | Espetxeen aurkako topaketak

12:00 Hitzaldia: Emakumea, zuzenbide sistema eta kartzela, Oihana Etxebarria ikertzalearekin.

12:00 Ipuin kontalaria umeentzako.

17:00 Mahai-ingurua: Tortura eta tratu txarrak. Jaiki Hadi  eta Carcel igual tortura elkarteetako kideekin.

21:00 KontzertuaK: Hardflip (Bergara), 1991 (Bilbo) eta Norman (Soraluze - Eibar)

 


 

Abenduak 22

Musika
Antzuola | Musika eskolakoen Gabonetako kontzertua
Torresoroan egingo dute Gabonetako kontzertua, 18:30ean.

Oñati | Gabonetako kontzertua
Musika eskolakoek emanaldia egingo dute zaharren San Martin egoitzan, 18:00etan.

 

Umeak
Aramaio | Sukaldaritza ikastaroa
Erretiratuen elkartean, 12:00etan. 5 urtetik beherako umeek gurasoekin joan beharko dute.

Oñati | Zinema emanaldi erraldoia
Txaloka ludotekan, 16:45ean.

Aramaio | Magia emanaldia
Kultura etxean, 17:00etan.


Deia
Antzuola | Txistor-jana Landatxopen
Bazkideendako txistor-pintxoak egongo dira. Era berean, abenduan jokatutako karta joko txapelketen sari banaketa ektialdia egingo dute, Landatxopen. Puntxo, briska, tute eta mus sariak banatuko dituzte.


Erakusketa
Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindako erakusketa urtarrilaren 7ra arte. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n itxita egongo da.

Kirola
Arrasate | Arrasate Hiria xake txapelketa
Jose Luis Iñarra taldearen lokalean jokatuko dute XIV. txapelketa, egun osoan.

 


 

Abenduak 23

Musika
Eskoriatza | Musika eskolako Gabonetako kontzertua
Zaldibar antzokian, 18:30ean. Sarrera doan antzokia bete arte.

Hitzaldia
Oñati | Rosetta kometaren gainean
Unai Gallastegi astrofisikoak Rosettaren gainean egingo du berba, kultura etxean, 19:00etan.

Umeak
Aramaio | Sukaldaritza ikastaroa
Erretiratuen elkartean egingo dute, 12:00etan. 5 urtetik beherako umeek gurasoekin joan beharko dute.

Eskoriatza | Bilboko Gabonetako parkera irteera
Barakaldoko BECera joango dira. Ludotekan eman behar da izena, 12 euro ordainduta. Leku mugatuak.

Oñati | Sorkuntza tailerra
Txaloka ludotekan, 16:45ean.

Aramaio | Ipuin kontaketa
Panpin Panpox ipuin kontalariak saio bikoitza egingo du:  2 eta 6 urte artekoendako 17:00etan eta 7 urtetik gorakoendako 18:30ean.


Ospakizunak
Arrasate | Eskuartean artisau azoka
Egun osoan egongo dira Seber Altuben.

Kirola
Arrasate Arrasate | Hiria xake txapelketa
Jose Luis Iñarra xake taldearen lokalean jokatuko dute XIV. txapelketa, egun osoan.

Erakusketa
Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindako erakusketa urtarrilaren 7ra arte. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n itxita egongo da.

 


 

Abenduak 24

Ospakizunak
Elgeta | Eskolako ikasleak kantuan
Kalejira egingo dute Gabon kantak abestuz, 10:00etan.

Aretxabaleta | Gabon kantak
Herriko gurasoek eta haurrek baserritar jantzita Gabon kantak abestuko dituzte, Herriko Plazan, 10:30ean.

Leintz Gatzaga | Gabon eskea
Herriko haur eta gurasoak baserriz baserri ibiliko dira Gabon eskean. Horren ostean, Gabon kantak abestera joango dira. Aurten, gainera, haurrekin Gatz Museoan egindako gatz potetxo bana utziko dute etxeetan. Bukatzeko, elkartean bazkalduko dute.

Antzuola | Eskolako umeen eta gurasoen kalejira
Errekaldetik irtengo dira, 11:00etan. Euria egiten badu, eskolako jolaslekuan batuko dira.

Bergara | Ikastetxeen kalejira Olentzerorekin
Pilotaleku paretik San Martin plazaraino joango dira, 11:30ean.

Bergara | Gaztetxekoen parodia
Bizarzuri inperialista, hou, hou, hou! 01:00etan

Eskoriatza | Gabon kantak
Gabon kantak abesteko elkartuko dira Fernando Eskoriatza plazan herriko umeak, 12:30ean. Ordu eta leku berean, Olentzeroren laguntzaileak egongo dira gutunak jasotzen.

Aretxabaleta | Olentzero eta Mari Domingi
Herriko Plazan egongo dira, 12:00etan. Gainera, 18:30ean irtengo dira Ibarra kiroldegitik kalerik kale ibiltzeko, Leizarra musika eskolako txistulariekin.

Arrasate | Txoronpio eta Txoronpia auzoetan
Olentzerorendako gutunak jasoko dituzte Munar, Uribe, San Andres, Musakola eta Santa Teresa auzoetan, 11:40an hasita. Auzorik auzo ibili ostean, Seber Altubera helduko dira, 13:15ean. Eguraldi txarra egiten badu, Uarkapen batuko dituzte gutunak.

Aramaio | Olentzeroren etorrera
Guraso elkarteak lagunduta, bisita egingo du Olentzerok herrian, 18:00etan. Kalerik kale ibiliko da umeak agurtzen.

Antzuola | Olentzeroren eta Mari Domingiren jaitsiera
San Josetik jaitsiko dira biak, 18:30ean. Aurten, Herriko Plazara zuzenean joan ordez, kantuan egingo dute kaleetan. Ondoren, ekitaldi nagusia Herriko Plazan.

Arrasate | Olentzero
San Andres auzotik irtengo da, 18:15ean. Ibilbidea: Maiatzaren Bata plaza, Garibai, Maala, Portaloia, Erdiko kalea eta Herriko Plaza. Horren ostean, 19:00etan, herritarrak agurtuko ditu.

Oñati | Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira
Musika eskolako eta Haitzondo kuadrillako kideek laguntza izango dute. Otadui zuhaiztitik irtengo dira, 17:30ean.

Eskoriatza | Olentzero eta Mari Domingi
Apotzagatik helduko dira herrira, 18:00etan. Txistularien eta soinu-joleen laguntzarekin kalejira egingo dute. Ibilbidea izango da: Intxaurtxueta, Gaztañadui, Olazar, Dorleta, Aranburuzabala, Arana eta Fernando Eskoriatza plaza.

Bergara | Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira
Zatoz gurekin Gabon kantak abestera leloarekin kalerik kale ibiliko dira, 19:00etan, Udal Biltegitik hasita. San Martin plazan gutunak jasoko ditu Olentzerok.


Bestelakoak
Arrasate | Eskuartean azoka
Egun osoan egongo dira Seber Altuben.

Bertsoak
Arrasate | Presoen eta iheslarien alde
Bertso saioa egingo dute gaztetxean, 00:30ean.

Kirola
Arrasate | Arrasate Hiria xake txapelketa
Jose Luis Iñarra xake taldearen lokalean jokatuko dute XIV. txapelketa, egun osoan.

Musika
Oñati | Gabon kantak
Jose de Azpiazu musika eskolako akordeoi taldekoen kontzertua egingo dute. Foru plazan, 18:00etan.

Oñati | Gabon kantak
Udal Musika Bandaren kontzertua. Foru plazan, 19:00etan. Gabon kantak izango dira nagusi errepertorioan.


Erakusketa
Eskoriatza | Argazki zaharrak
Eskoriatzako argazki zaharren erakusketa ipiniko dute: dendak, fabrikak eta ogibideak erakutsiko dituzte. Urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo da, egunero, eta kultura etxeko gelan: 18:00etatik 20:00etara arte.

 


 

Abenduak 26

Kirola
Bergara | Gabonetako hiruko txapelketa
Bergarako kirol elkartearen saskibaloi taldekoen eskutik, Udal Pilotalekuan. Izen-ematea aurrez egin beharko da, ikastetxeetan.

Arrasate | XVI. Arrasate Hiria xake txapelketa
Jose Luis Iñarra xake taldearen lokalean, egun osoan.

Arrasate | Gabonetako kopa
Pilota txapelketa jokatuko dute Uarkapen, egun osoan.

Oñati | Areto-futbol txapelketa
Euskal preso politikoen eta iheslarien lagunen eskutik, Zubikoan.
arrasate Gabonetako saskibaloi txapelketa Iturripen jokatuko dute, Ointxek antolatuta, egun osoan.

Umeak
Eskoriatza | Puzgarriak igerilekuan
Uretako jolasak egongo dira umeendako. Ordutegia: 10:30-12:30 eta 17:00-19:00.

Bergara | Umeendako tailerrak
8 urtetik beherakoendako tailerrak, Martinez de Iralako gimnasioan, 16:30ean. Horren ostean, Oliber magoa, 18:30ean.

Aramaio | Sukaldaritza ikastaroa
Erretiratuen elkartean, 12:00etan. 5 urtetik beherako umeek gurasoekin joan beharko dute.

Musika
Elgeta | Amaia Txintxurretarekin dantzaldia
Espaloian egingo dute, 18:00etan.

Oñati | Iraganetik orainera kontzertua
Pirenaeus Renaissance Consort taldearekin Errenazimentuko euskal musika entzuteko aukera, Sancti Spiritus unibertsitateko kaperan, 19:00etan.

Antzuola | Kontzertua gaztetxean
Hibakusha eta Taupada taldeek kontzertua egingo dute.

Erakusketa
Eskoriatza | Argazki zaharrak
Eskoriatzako argazki zaharren erakusketa ipiniko dute: dendak, fabrikak eta ogibideak erakutsiko dituzte. Urtarrilaren 6ra arte, egunero, kultura etxeko gelan: 18:00etatik 20:00etara arte.

Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindako erakusketa, urtarrilaren 7ra arte. Abenduaren 31n itxita egongo da.

Zinema
Oñati | Haur eta gaztetxoendako
Friends: abentura munstroen uhartean pelikula emango dute, euskaraz. Kultura etxean, 17:00etan.

Bertsoak
Aramaio | Bertso saioa
Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Alaia Martin eta Xabi Igoa ariko dira bertsotan, kultura etxean, 22:30ean.

Jardunaldia
Bergara | Donbassekiko elkartasun eguna gaztetxean
18:00etan hitzaldia eta 22:30ean kontzertuak: Bidelapurrak eta Pelax) Donbassera bidaltzeko materiala ere jasoko dute egunean zehar.

 


 

Abenduak 27

Zinema
Bergara | Gaztetxoendako zinema zikloa
Zabalotegi aretoan, 17:00etan.

Oñati | Haur eta gaztetxoendako
Friends: abentura munstroen uhartean pelikula emango dute, euskaraz. Kultura etxean, 17:00etan.

Umeak
Bergara | Umeendako tailerrak
8 urtetik beherakoendako tailerrak, Martinez de Iralako gimnasioan, 16:30ean. Horren ostean, Odei ipuin kontalaria, 18:30ean.

Bergara | Ur jolasak
Agorrosingo igerilekuan, 17:00etatik 19:00etara. Igerileku txikian 0-8 urte artekoendako jolasak, eta handian, 8tik gorakoendako txirrista erraldoiak eta jolasak, begiraleek dinamizatuta.

Musika
Oñati | Grunge death
Kontzertua gaztetxean.

Bestelakoak
Oñati | 'Txokolatea Oñatin' bisita
Txokolateak Oñatin izan duen ibilbideaz berba egingo du Anton Azpiazuk Turismo Bulegoan, 17:00etan. Gero, garai baten txokolate-etxeak kokatuta zeuden lekuetatik bisita egingo dute. Txokolateixan bukatuko dute, dastatzea eginda. Izenak, aldez aurretik.

Erakusketa
Oñati |Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindako erakusketa, urtarrilaren 7ra arte. Abenduaren 31n itxita egongo da.

Eskoriatza | Argazki zaharrak
Eskoriatzako argazki zaharren erakusketa ipiniko dute: dendak, fabrikak eta ogibideak erakutsiko dituzte. Urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo da, egunero, kultura etxeko gelan: 18:00etatik 20:00etara arte.

Antzerkia
Aretxabaleta | Galderak
Doke taldearen azken antzezlanean umorea da nagusi. Josemari Velez de Mendizabalek idatzi du, eta Itziar Rekaldek zuzendu. Zaraia aretoan, 19:30ean. Sarrerak lau euro.

Oñati | Poxpolo Ta Konpainia
Emanaldi bikoitza egingo du pailazo taldeak: 16:30ean eta 18:00etan. Biak ala biak Santa Ana antzokian egingo dituzte.

Kirola
Bergara | Hiruko txapelketa
Bergarako saskibaloi elkartearen eskutik, Udal Pilotalekuan. Interesatuek aldez aurretik eman behar dute izena herriko ikastetxeetan.

Arrasate | Arrasate Hiria xake txapelketa
Jose Luis Iñarra xake taldearen lokalean jokatuko dute XIV. txapelketa, egun osoan.

Arrasate | Gabonetako saskibaloi txapelketa
Iturripen jokatuko dute Ointxek antolatutako txapelketa, egun osoan.

Oñati | Areto-futbol txapelketa
Euskal preso politikoen eta iheslarien lagunekin, Zubikoan.

Tailerra
Bergara | Bizikleta konponketa
Gaztetxean 18:00etan.

 


 

Abenduak 28


Kirola
Bergara | Infantilendako saskibaloi txapelketa
Labegaraietako kantxan jokatuko dute Bergarako saskibaloi elkarteak antolatutako txapelketa.

Arrasate | Gabonetako saskibaloi txapelketa
Iturripeko kantxan jokatuko dute Ointxeren txapelketa, egun osoan.

Irteera
Elgeta | Familiendako irteera
Hirutontorretako lubakiak ikusteko irteera egingo dute, 10:00etan irtenda.

Antzerkia
Aretxabaleta | Tobera
Laugarrenean, Aretxabaleta epaituko dute eskoriatzarrek. Arrasateko eta Bergarako laguntzaileak izango dituzte. Sarrerak zortzi eurotan. Ibarran, 19:00etan.

Zinema
Bergara | Gaztetxoendako zinema
Zabalotegi aretoan, 17:00etan.

Umeak
Bergara | Umeendako tailerrak
8 urtetik beherakoendako tailerrak, Martinez de Iralako gimnasioan, 16:30ean. Gero, zirku dantzaldi musikatua, 18:30ean.

Bergara | Ur jolasak
Agorrosingo igerilekuan, 17:00etatik 19:00etara. Igerileku txikian 0-8 urte artekoendako jolasak, eta handian, 8tik gorakoendako txirrista erraldoiak eta jolasak.

Erakusketa
Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindako erakusketa, urtarrilaren 7ra arte. Abenduaren eta 31n itxita.

Eskoriatza | Argazki zaharrak
Eskoriatzako argazki zaharren erakusketa ipiniko dute: dendak, fabrikak eta ogibideak erakutsiko dituzte. Urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo da, egunero, kultura etxeko gelan: 18:00etatik 20:00etara arte.

Musika
Antzuola | Txistularien kalejira
Kalerik kale ibiliko dira, 10:00etan hasita.

Oñati | Carmina Burana
Ganbara Abesbatzaren emanaldia, kiroldegian, 19:30ean. Carmina Burana interpretatuko dute Aitor Bainen aginduetara.

Dantza
Elgeta | Herrixa Dantzan
Patxi Monterorekin eta Txertubi taldearekin saioa, Espaloian, 19:00etan. Arrabita, mandolina, perkusioa eta kontrabaxua erabiliko dituzte, besteak beste.

Tailerra
Bergara | Joskintza
Gaztetxean 17:30ean.

 


 

Abenduak 29

Umeak
Eskoriatza | Gabonetako parkea
Puzgarriak, tailerrak, ohe elastikoak, Wii eta X-Boxak kiroldegian. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00.

Bergara | Umeendako tailerrak
8 urtetik beherakoendako tailerrak, Martinez de Iralako gimnasioan, 16:30ean. Gero, Altxorraren bila, 18:30ean (eguraldi ona egiten badu bakarrik).

Oñati | Talo tailerra
Txaloka ludotekan egingo dute, 10:30ean.

Elgeta | Gabonetako parkea
Pilotalekuan ipiniko dituzte umeendako puzgarriak, 16:00etan.

Aramaio | Umeendako dantzaldia
Kiroldegian egingo dute, 17:00etan.

Bergara | Ur jolasak
Agorrosingo igerilekuan, 17:00etatik 19:00etara. Igerileku txikian 0-8 urte artekoendako jolasak, eta handian, 8tik gorakoendako txirrista erraldoiak eta jolasak.

Oñati |  Gabonetako ur jolasak
Igerilekuan egongo dira. Ordutegia: 10:30-12:30 eta 16:30-18:30.

Kirola
Oñati | Mendi irteera
Gaztetxetik irtenda, 08:45ean.

Arrasate | Gabonetako kopa
Pilota txapelketa Uarkapen.

Erakusketa
Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindako erakusketa, urtarrilaren 7ra arte. Abenduaren 31n itxita.

Eskoriatza | Argazki zaharrak
Eskoriatzako argazki zaharren erakusketa ipiniko dute: dendak, fabrikak eta ogibideak erakutsiko dituzte. Urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo da, egunero, kultura etxeko gelan: 18:00etatik 20:00etara arte.

Ospakizunak
Eskoriatza | Urtea agurtzeko festa
Gaztelekuan egingo dute.

Zinema
Bergara | Zinek-klub maratoia
Gaztetxean 21:00etan.

 


 

Abenduak 30


Umeak
Aramaio | Bilboko Gabonetako parkera irteera
09:15ean irtengo dira. Udaletxean eman behar da izena abenduaren 19a baino lehen, zortzi euro ordainduta. 10 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute.

Oñati | Wii tailerra
Txaloka ludotekan egingo dute, 10:00etan hasita.

Oñati | Gabonetako ur jolasak
Zubikoako igerilekuan. Ordutegia: 10:30-12:30 eta 16:30-18:30.

Aretxabaleta | Gabonetako parkea
Askotariko puzgarriak, jokoak eta jolasak egongo dira kiroldegian. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00.

Eskoriatza | Gabonetako parkea
Puzgarriak, tailerrak, ohe elastikoak, Wii eta X-Boxak kiroldegiko kanxan. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00.

Bergara | Umeendako tailerrak
8 urtetik beherakoendako tailerrak, Martinez de Iralako gimnasioan, 16:30ean. Gero, haurrendako erromeria, 18:30ean.

Elgeta | Gabonetako parkea
Pilotalekuan ipiniko dituzte umeendako puzgarriak, 16:00etan hasita.

Erakusketa
Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindako erakusketa urtarrilaren 7ra arte. Abenduaren 31n itxita.

Eskoriatza | Argazki zaharrak
Eskoriatzako argazki zaharren erakusketa ipiniko dute: dendak, fabrikak eta ogibideak erakutsiko dituzte. Urtarrilaren 6ra arte: 18:00etatik 20:00etara arte.

Kirola
Arrasate | Gabonetako kopa
Pilota txapelketako partiduak jokatuko dituzte Uarkapen, egun osoan.

Ikastaroa
Oñati | Arrikrutz Oñatiko kobetan ikastaroa umeendako
Mirari Sagartzazuk 6 eta 12 urte arteko umeendako ikastaroa egingo du Arrikrutzen, 10:00etan. Kartulinak erabilita, kobaren inguruan bizi ziren animaliak irudikatzen ikasiko dute. Horren ostean, kobara sartuko dira.

Musika
Musika | Gabonetako kantak
Musika eskolako akordeoilariek emanaldia egingo dute eguneko zentroan, 11:00etan.

Aretxabaleta | Fermin Valenciaren kontzertua
Gitarra emanaldia Zaraian, 19:30ean. Sarrerak lau euro.

Antzerkia
Bergara | Mil a zien, baietz barrez lehertu! monologoa
Gaztetxean 20:00etan.

 


 

Abenduak 31

Kirola
Oñati | Eskolarteko pilota txapelketako finala
Bailarako txapelketako finala, Zubikoan, 10:00etan hasita.

Eskoriatza | Umeendako lasterketa
Fernando Eskoriatza plazatik irtengo dira 10 urtetik beherakoak, 12:00etan. Parte-hartzaileek lasterketa aurretik eman beharko dute izena irteera puntuan: 11:30ean. Horren ostean, txistor-pintxoak.

Bergara | I. San Silvestre 'trail'-a
Peugeot Etormobil Sari Nagusia jokatuko dute, 11:00etan. Izen-ematea Kirolprobak.com atarian.

Elgeta | Beteranoetako pilota txapelketako finalak
Pilotalekuan.

Oñati | Kuadrillen arteko txapelketa
Aloña Mendiko saskibaloi sailaren eskutik, Zubikoan, goizez.

Eskoriatza | San Silvestre lasterketa eta Manuel Muñoz milia
Fernando Eskoriatza plazatik irtengo dira, 17:30ean.

Musika
Arrasate | Txorbela otxotea
Kalerik kale ibiliko da Txorbela otxotea, 19:00etan.

Arrasate | Arrasate Musikaleko banda
Gabon zahar eguneko kontzertua egingo du Arrasate Musikaleko bandak, Amaia antzokian, 13:00etan.

Bergara | Karaokea
Gaztetxean 02:00etan.

Oñati | Bandaren kalejira
Udal Musika Bandaren kalejira, 19:00etan.

Oñati | Bandaren kalejira
Udal Musika Bandaren kalejira, 19:00etan.

Umeak
Aretxabaleta | Gabonetako parkea
Askotariko puzgarriak, jokoak eta jolasak egongo dira Ibarran. Ordutegia: 11:00-13:00.

Ospakizunak
Aretxabaleta | Bizarzuri
Herriko ikastetxeetako guraso elkarteetakoen eta Leizarra musika eskolakoen laguntzarekin Ibarratik irtengo da, 18:30ean.

 


 

Urtarrilak 1

Kirola
Antzuola | Irteera Arrolarekin
Urtea ondo hasteko ibilaldia egingo dute.

Aramaio | Mendi irteera Orixolera
Urtea ondo hasteko ibilaldia.

Erakusketa
Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindako erakusketa, urtarrilaren 7ra arte.

Eskoriatza | Argazki zaharrak
Eskoriatzako argazki zaharren erakusketa ipiniko dute. Urtarrilaren 6ra arte: 18:00etatik 20:00etara.

Ospakizunak
Eskoriatza | Presoen aldeko brindisa
Fernando Eskoriatza plazan presoen aldeko brindisa egingo dute, 01:00etan.

 


 

Urtarrilak 2

Umeak
Bergara | Jolasparkea  pilotalekuan
8 urtetik beherakoendako ludoteka, puzgarriak eta jolas tradizionalak ipiniko dituzte. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. Sarrerak, hiru euro. Hiru eguneko bonuak, zazpi euro.

Oñati | Gabonetako jolasparkea
Puzgarriak, jokoak eta ludoteka ipiniko dituzte kiroldegian. Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:30-20:00.

Aramaio | Gabonetako jolasparkea
Puzgarriak, jokoak eta ludoteka ipiniko dituzte kiroldegian. Ordutegia: 12:00-14:00 eta 16:30-19:30.

Eskoriatza | Sukaldaritza tailerra
Zuk zeuk sortu delako sukaldaritza tailerra ludotekan: 11:00-13:00.

Zinema
Elgeta | Umeendako zinema
Espaloian, 17:00etan.

Kirola
Bergara | Hockey txapelketa
Labegaraietan, Hanka Labankarekin. Izen-ematea, ikastetxeetan.

Erakusketa
Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindako erakusketa, urtarrilaren 7ra arte.

Eskoriatza | Argazki zaharrak
Eskoriatzako argazki zaharrak: dendak, fabrikak eta ogibideak. Urtarrilaren 6ra arte: 18:00-20:00.

Antzerkia
Bergara | Amets zirkoa salgai
Gaztetxean 22:00etan.

 


 

Urtarrilak 3

Umeak
Bergara | Jolasparkea pilotalekuan
8 urtetik beherakoendako ludoteka, puzgarriak eta jolas tradizionalak. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. Sarrerak, hiru euro. Hiru eguneko bonuak, zazpi euro.

Bergara | Jolasparkea Labegaraietan
8 urtetik gorakoendako  tirolinak, puzgarriak, surf eta zezen mekanikoa eta Wii gunea ipiniko dituzte, besteak beste. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. Sarrerak, hiru euro. Hiru eguneko bonuak, zazpi euro.

Eskoriatza | Magia saioa
Ludotekan egingo dute, 17:00etan.

Ikus-entzunezkoa
Oñati | Ixilpeko doinuak
Olatz Amazorrainek zeharkako txirula emanaldia egingo du Arrikrutzen, 12:00etan.

Erakusketa
Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindako erakusketa ikusgai, urtarrilaren 7ra arte.

Eskoriatza | Argazki zaharrak
Eskoriatzako argazki zaharren erakusketa. Urtarrilaren 6ra arte zabalik: 18:00-20:00.

Kirola
Bergara | Xake txapelketa
Gaztetxean 17:00etan.

 


 

Urtarrilak 4

Umeak
Bergara | Jolasparkea  pilotalekuan
8 urtetik beherakoendako ludoteka, puzgarriak eta jolas tradizionalak ipiniko dituzte. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. Sarrerak, hiru euro. Hiru eguneko bonuak, zazpi euro.

Oñati | Gabonetako jolasparkea
Puzgarriak, jokoak eta ludoteka kiroldegian. Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:30-20:00.

Antzuola | Jolasparkea
Eskolako jolaslekuan ipiniko dituzte puzgarriak eta jokoak: 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era arte.

Eskoriatza | Gaztelekua zabalik
Gaztelekua zabalik.

Erakusketa
Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindako erakusketa urtarrilaren 7ra arte.

Eskoriatza | Argazki zaharrak
Eskoriatzako argazki zaharren erakusketa. Urtarrilaren 6ra arte: 18:00etatik 20:00etara arte.

 


 

Urtarrilak 5

Umeak
Bergara | Jolasparkea Labegaraietan
8 urtetik gorakoendako  tirolinak, puzgarriak, zezen mekanikoa eta Wii gunea ipiniko dituzte, besteak beste. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. Sarrerak, hiru euro. Hiru eguneko bonuak, zazpi euro.

Oñati | Jolas kooperatiboak
Ludotekan egingo dituzte, 10:30ean.

Bestelakoak
Oñati | Jinkana
Galde-erantzunen jolasa egingo dute, Turismo Bulegoak eta Txanda merkatarien elkarteak antolatuta. 6-12 urte arteko neska-mutikoendako jolasa da eta 09:30ean hasiko dute.

Kirola
Elgeta | Umeen pilota txapelketako finalak
Pilotalekuan, 11:00etan.

Ospakizunak
Bergara | Bizarzuri, gutun bila
Udaletxeko arkupeetan egingo diote ongietorria Bizarzuriri, 17:00etan. Gero, San Joxepe elkarteko kideek prestatutako txokolatea jango dute.

Bergara | Errege kabalgata
Udal Biltegian hasiko dute ibilaldia, 19:00etan. Handik, kalerik kale ibiliko dira.

Bergara | Errege bezperako jaia
Gaztetxean 00:00etan.

Oñati | Errege magoen harrera
Harrera egingo diete neska-mutikoei. Eta gutunak jasoko dituzte udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 18:00etan.

Eskoriatza | Errege kabalgata
Errege magoak 18:30ean helduko dira Eskoriatzara. Kalerik kale ibiliko dira. Fernando Eskoriatza plazan gutunak jasoko dituzte.  

Arrasate | Errege kabalgata
Errege magoak 19:00etan irtengo dira Abaroatik kalerik kale ibiltzeko. Aurretik, zaharren egoitzara joango dira, eta, plazako harrera egin ostean, Debagoieneko Ospitalera.

Bertsoak
Oñati | Gabonetako bertso saioa
Andoni Egaña, Maddalen Arzallus, Sebastian Lizaso, Andoni Goitia, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze bertsotan, kiroldegian, 22:30ean.

Erakusketa
Oñati | Jabier Gartzia Imaz
Oñatiko margolanekin egindako erakusketa, urtarrilaren 7ra arte.

 


 

Urtarrilak 6


Musika
Oñati | Musika bandaren kalejira
11:00etan hasiko dute kalejira, Santa Anatik. Horren ostean, kontzertua egingo dute areto berean. Askotariko piezak interpretatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak