Javier Sotil: "Konfiantza osoa dut kooperatiba ereduak eskaintzen dituen lehiakortasun-abantailetan"

Eneko Azkarate 2014ko aza. 14a, 15:00

Javier Sotil izango da Mondragon Taldeko presidente berria. Batzorde Kudeatzaileak hura proposatu du gaur goizean egin duen batzarrean. Abenduaren 15eko kongresuan berretsi beharko du kooperatiba taldeak. "Mondragon Taldearen kooperatiba ereduak eskaintzen dituen lehiakortasun-abantailetan konfiantza osoa" duela adierazi du Sotilek.

Korporazioko Industria Arloko lehendakariordea da gaur egun Javier Sotil. Berrikuntza, Sustapena eta Jakintza alorrak dira Sotilen ardurak. Bost urte ibili da zeregin horretan. Bestetik, LKSko zuzendari nagusia izan zen 1999 eta 2004 urteen artean. Bergararra, 1951ekoa, gaur egun Legazpin bizi da. Ikasketaz injinerua da.

Javier Sotilek adierazi du "ziurgabetasuneko momentuak bizi direla mundu globalean" eta hori erronka dela taldeko kooperatibendako; era berean, taldeko "ekipo eta pertsonengan konfiantza" osoa duela, baita kooperatiben proiektuan ere, eta, batez ere, "Mondragon Taldearen kooperatiba ereduak eskaintzen dituen lehiakortasun-abantailetan".

38 urte taldean

Kooperatibetako historikoetako bat da. 1980ko eta 90eko hamarkadetan, Mondragoeko kooperatiben taldeak izan zuen hazkundearen lekuko zuzenetako bat izan da Javier Sotil. 38 urte eman ditu Mondragoeko kooperatibetan lanean.

Ulman, Imprecin, Fagor Etxetresnetan (etxetresna txikietako, egosketako eta konforteko negozioen zuzendaria, eta marketineko zuzendaria izan zen); LKSko zuzendari nagusi izan da eta baita Mondragon Taldeko Injinerutza eta Enpresa eta Hezkuntza sailetako zuzendari nagusia ere.

ISEA, Mondragon Health edo Mondragon Ekoko bultzagile eta arduradun izan da. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko eta Garaia Ikerkuntza Guneko presidentea da, eta baita taldeko kooperatibetako hainbat kontseilu errektoretako kide ere.

Abenduaren 15ean berrespena

Batzorde Kudeatzailearen proposamena Kooperatiben Kongresuak berretsi beharko du orain. Abenduaren 15ean egingo dute kongresu hori. Eta, honenbestez, otsailetik hona egin duen lanari amaiera emango dio batzorde kudeatzaile horrek.

Presidente berriaren ardura izango da taldea hurrengo urteotan gidatuko dituen ildo estrategikoak onartu eta aurrera eroatea. Kongresu horretatik aterako da Mondragon berria, kooperatiba ereduaren filosofia berritua, azken hilabeteetan taldeko kooperatibetan ausnartutakoa.

83.000 langile ditu, orotara, gaur egun, Mondragon Taldeak.

Taldeko zazpigarren presidentea

Txema Gisasolaren lekukoa hartuko du Sotilek. Izan ere, Fagor Etxetresnen krisiaren ostetik otsailean dimisioa eman zuen Gisasolak eta lau lagunez osatutako batzorde kudeatzaile batek gidatu du taldea gaur arte. Mondragoneko Finantza Arloko Txomin Garciak, Banaketa Arloko Agustin Markaidek, eta Korporazioko Industria Arloko Xabier Mutuberriak eta Javier Sotil lehendakariordeak.

Korporazioaren zazpigarren presidentea izango da Javier Sotil. Aurretik, Jose Mari Ormaetxea, Javier Mogelos, Antonio Cancelo, Jesus Catania, Jose Mari Aldekoa eta Txema Gisasola izan dira presidenteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!


Goiena 0km Gida

Ogizun

Ogizun

Bergara - Elikadura: Okindegiak

Mapfre aseguruak

Mapfre aseguruak

Arrasate - Aseguruak

Leizarra musika eskola

Leizarra musika eskola

Aretxabaleta - Elkarteak

Javier Perez

Javier Perez

Oñati - Abokatuak / Bitartekariak