Talde txikitan banatu ziren ibaia tartez tarte garbitzeko, baina guztira zenbat hondakin bildu duten jakiteko, ateratakoa zabortegietara eraman arte itxaron beharko da.
Errekak berak ekarritakoa eta haizeak errekara bultzatutakoa baino, hondakinen gehiengoa herritarrek botatakoa zela aitortu zuten garbiketa lanetan jardun zutenek. Harrituta agertu ziren, jende askok ibaia oraindik "zabortegitzat" daukalako. Izan ere, bazterretako ohiko litxarreria poltsez gain, burdinazko egiturak, trafiko seinaleak, erosketa gurdiak, auto baten kolpe leungailua, patineteak, gurpilak eta beste hainbat bitxikeria topatu zituzten goizean zehar.
Pixkanaka biziberritzen
Ibaian ikusitako guztia ez zen, ordea, zikinkeria izan zapatuan. Besteak beste, Aretxabaletan eta Eskoriatzan bertako espezieko hainbat karramarro ikusi zituzten, eta Bergaran, berriz, aingirak eta ezkailuak. Inguruetako ingurumen arduradunak, beraz, "pozik eta itxaropentsu" daude.
Parte hartzea herriz herri
- Arrasate: 45 pertsona
- Oñati: 40
- Bergara: 350
- Aretxabaleta: 50
- Eskoriatza: 15
- Gatzaga (ez dago parte hartze daturik)
Oñatiko Zero Zaborrekoek eguneko bideoa bidali digute: