Bergarako KB Photoestudio dendaren eskutik Canon EOS 1200D kamera irabaztea lortu du Nerea Mendiola oñatiarrak. "Momentu erabakigarrian une magikoa" harrapatzeagatik saritu du epai-mahaiak.
Argazkigintzara zaletasuna duten askoren lanak jaso dira lehiaketan eta epai mahaiak ez du lan erraza izan argazki onena aukeratzen. Argazkilaritza oso subjetiboa da eta Nerearen argazkia aukeratzeko hainbat faktore hartu ditu kontuan epaimahaiak: konpozisioa, argazki borobila izatea, polita, argia, momentua…
KB Photoestudioko Jon Anduezaren esanetan: "ez da beti berdina baloratzen. Batzuk oso orijinalak dira, beste batzuk berriz teknikoagoak. Urtero ez da berdina baloratuko. Hala parte hartzaileek buruari bueltak emateko helburuarekin".