Velez de Mendizabalek jaso du 'Urrezko Zeledoiak' sariaren irudia

Txomin Madina Milikua 2014ko ira. 27a, 15:37
Jose Mari Velez de Mendizbal, Gasteizko alkate Javier Marotoren eskutik 'Urrezko Zeledoiak' sariaren irudia jasotzen

Atzo iluntzean Gasteizko Principal antzokian egindako ekitaldian jaso zuen Jose Mari Velez de Mendizabal aramaioarrak 'Urrezko Zeledoiak' sariaren irudia. Arabaren inguruan egin dituen ikerketengatik eta dibulgazio lanengatik jaso zuen errekonozimendua, eta Gasteizko alkate Javier Marotok eman zion ikurra. Urrezko irudia emateaz gain, pin bat ere jarri zioten. Velez de Mendizabalekin batera, Asun Gorospek ere errekonozimendu bera jaso zuen, eta aurrerantzean biak izango dira Urrezko Zeledoiak erakundeko kide. Barruan datorren idatziarekin azaldu dio Aramaiokoak GOIENAri sariak berarentzat suposatzen duena. [ARGAZKIAK]

Irailak 26, bihotzean

"Duela hamabost urteko irailak 26ak bezala, aurtengoak ere oso astindu gozoa eragin du nire gogoan. Amak munduratu ninduen dataren bezpera egun esanguratsua bilakatu da nire bizitzan, bizitzak berak lantzean behin eskaintzen dituen ustekabe ulergaitz horiengatik. 1999koan Aramaioko Seme Kuttuna eta aurtengoan Urrezko Zeledoia: bi errekonozimendu bikain, zinez eskertzen ditudanak, biak data berdinean eskuratuak, hamabost urteko tartearekin.

Eta esan dezaket orduko izendapen hark lagundu egin zidala, itxuraz batzuek euren berrogeita hamarretan izaten duten sindromeari aurre egiten, zeharo bizigarria izan zitzaidala azpimarratuz, oso hamarkada emaritsua gertatu baitzitzaidan. Ziur nago oraingo honek ere, lan profesionaletarako erabateko etenarekin, irailak 27tik disfrutatzen ari naizen jubilazio osoko aroan bere eragin positiboa izango duela, eta bihotzeko lanarekin segituko dudala, auskalo noiz arte.

Berrogeita bi urteko kultura-ibilbide luzea ez nuen burutuko behar bezalako laguntzarik gabe eta nire lehen sostengua Edurne emaztea izan dut. Horregatik berarekin eta aurten jaio zaizkigun bi bilobekin konpartitu nahi izan dut Urrezko Zeledoia. Ziur nago, Edurne alacantarrak eta Urtzi arrasatearrak herri hau maiteko dutela, euren aitonak egin duen moduan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak