Erantzun ona izan dute Arrasateko eta Bergarako merkealdi azokek

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko ira. 7a, 10:57
Zenbait saltoki Arrasateko Biteri plazan.

Iraila aurrera doa eta denboraldiko azken maukak aprobetxatzeko aukera izan zen atzo Arrasaten eta Bergaran Ibai-Arte eta Bedelkar elkarteek antolatutako azokekin. Saltzaileak pozik daude emaitzarekin.

Arrasateri dagokionez, 35 bat saltokik hartu zuten parte. Erdigunekoek denda aurrera atera zituzten salgaiak; erdigunetik kanpokoak, berriz, Biteri plazan egokitutako karpan jarri zuten saltokia. Galdetutako dendariak pozik zeuden herritarren erantzunarekin: "Eguraldi ona eginda uste genuen igual jendea kanpora joango zela, baina ez, jendea ibili da eta saldu dugu".

Bergaran ere erantzun ona

Bergararen kasuan, denda aurrean baino, Seminarioko karpan egokitu dituzte dendariek aurten lehenengoz saltokiak. 17 bat dendak hartu dute parte eta han ere pozik zeuden. "Goizean jende nahikotxo ibili da, eguerdian moteldu egin da, baina arratsaldean berriz ere animatuago egon da azoka", azaldu zuen saltzaile batek baino gehiagok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak