'Pedalka' saioaren atal berriak ikasturte berrian, Goiena telebistan

Jon Berezibar 2014ko uzt. 21a, 15:11

Julen Iriondo, gaur goizean, Oñatitik irtetear.

Goienako kazetari Julen Iriondo aste honetan ibiliko da Pedalka saioaren atal berriak grabatzen. Oraingoan, baina, ez da urrutira joango (saioaren lehen sorta Alpeetara egindako bidaiarekin osatu zuen), eta Gipuzkoa zeharkatuko du bizikletarekin. Saioaren helburua izango da, ibilbideko paraje ederrak eta kontuak jasotzearekin batera, bizikletaren erabilera sustatzeko batean eta bestean egiten diren ekimenen berri jasotzea. Grabaketaren nondik norakoa #GipuzkoaPedalka traolaren bitartez jarraitu ahal izango da.

Bost egunez, 300 kilometroko ibilbidea egingo du Julen Iriondok Pedalka saioaren grabaketarako. Gipuzkoako txoko ederrenak pasako ditu, eta bidean geldialdiak egingo, grabaketetarako (ibilbidea bera ere grabatuko du): honela, Gipuzkoako herrietan, udalek (Donostiakoak, adibidez) martxan dituzten bizikletaren erabilera sustatzeko ekimenen gainekoak grabatuko ditu, baita enpresen ekimenak ere (Debagoieneko hainbatek hasitako bidea), eta ekintzailetasunetik jaiotakoak (Txita, esaterako). Horrez gain, bizikletarekin harreman estua duten hainbat lagunekin ere egongo da, Txomin Perurena txirrindulari ohiarekin edo Ainhoa Murua triatletarekin, adibidez. Saioa datorren ikasturte hasieran emango dute Goiena telebistan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak