Screamers & Sinners taldeak 'Demon Tales' diskoa aurkeztuko du aste bukaeran

Mirari Altube Arrese 2014ko urt. 17a, 15:23
'Demon Tales' diskoaren irudia.
Arrasate eta Aretxabaletako kideak dituen Screamers and Sinners taldeak 'Demon Tales' diskoa aurkeztuko du aste bukaeran. Gaur, gurean izango dira, Haizea tabernan (20:30) eta horiekin batera joko du Gaupa-Heroes talde aretxabaletarrak. Bihar, ostera, Arrasateko gaztetxean izango dira (22:00), Los Quadrophenicos talde arrasatearrak eta Gaupa-Heroesek lagun eginda.

Oraindik talde hasiberria da Screamers and Sinners, urte eta erdi inguru bakarrik pasatu delako sortu zutenetik, baina bertako kideak eskarmentu handiko musikariak dira, Golpe de Estado, Neallta Fola eta Los Galerna taldeetan jarduten dutelako. Psychobilly deitutako estiloa lantzen dute, punk eta rockabilly estiloen nahasketa, hain zuzen. Baina beste hainbat estiloren eragina ere badutela diote, hasi surf instrumentalean eta countryan bukatzeko. Gitarra bik, saxoak, armonikak, kontrabaxuak eta bateriak osatzen dute taldea, baina diskoa grabatzerakoan laguntzaileak ere izan dituzte; Little Jim kantuan Jul Bolinagak banjoa jo du eta Evil Trashmen kantuan Txus Stillek pianoa.

Taldearen lehenengo diskoa da aste bukaeran aurkeztuko duten Demon Tales, eta Aretxabaletako Nekrosounds estudioan grabatu dute. Oraingoz disko konpaktu formatuan bakarrik atera dute, eta aurrerago biniloa etorriko dela iragarri dute taldekideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak