Udalek eta Mankomunitateak 
51 lanpostu eskainiko dituzte

Leire Kortabarria 2013ko abe. 17a, 08:00

Urtarriletik aurrera, udalen eta Debagoieneko Mankomunitatearen artean, 51 lanpostu deialdi egingo dituzte, euren jarduerarekin zerikusia duten arloetako lanak egiteko.

Kontratu horiek Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren bitartez, batetik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, bestetik, finantzatuko dituzte, neurri baten; beste zati bat dagokion udalak edo Mankomunitateak ipini beharko du.

Finantzazio partziala

Lanbidek, bere Tokiko Proiektuaren barruan, diruz lagundutako 32 kontratu egiteko aukera eman dio Debagoienari; denetara, 307.000 euro eman dio horretarako. Lanpostu horiek 360.000 euro inguru kostatuko zaizkie Debagoieneko administrazioei. Ebazpena oraingo egunotan jasotzekoak dira, eta aukeraketa urtarrilean hasiko da, dena ondo bidean.

Beste alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak kontratu publikoak egiteko bigarren dirulaguntza deialdia egin du lurraldeko udal eta mankomunitateen artean. Horren bitartez, Debagoienean 19 kontratu lagunduko ditu diruz. Lanpostu horietako 17 udalen artean emango dituzte, eta beste biak, Debagoieneko Mankomunitateak.

Kontratuak bost hilabeterako izango dira eta lan-jardun osokoak izango dira. Kasu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak 7.500 euroko laguntza emango du; zati handi bat da, kostu osoa 12.000 euro ingurukoa izango dela kalkulatzen dutelako arduradunek. Kasu horretan, Foru Aldundiaren ebazpena ere urte bukaera baino lehen izatea espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak