Mozanbiken esperantza ereiten jarraitu nahi du Mundukidek

Leire Kortabarria 2013ko abe. 10a, 16:34

Mozanbikeko nekazariei laguntzen jarraitzeko, Itxaropena ereiteko kredituak! izeneko kanpaina abiarazi du Mundukide Fundazioak.

Mundukide Fundazioak 13 urte daramatza Mozanbikeko iparraldean, bertako familien Garapen Sozioekonomikoa sustatzen. Horri esker, hango nekazarien bizi-baldintzak asko hobetu dira azken hamarkadan.

Mozambikar familiei kredituak ematen jarraitu ahal izateko, Gabonetarako, Itxaropena ereiteko kredituak! kanpaina jarri dute martxan, Laboral Kutxaren laguntzarekin. Norberak bere diru-ekarpena egin dezake, Mundukidek Mozanbikeko nekazariei diru-maileguak ematen jarraitu ahal izateko.

Laboral Kutxak Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan dituen sukurtsaletan egin daiteke aportazioa.

Mozanbiken Mundukide Fundazioak orain arte egin duen lanaren emaitzen eta etorkizunerako erronken berri zabalagoa emateko hitzaldia antolatu dute biharko, eguaztena, Kulturaten, 19:00etan. Mozanbiken kooperante diharduen Adrian Lamasek egingo du berba.

Informazio gehiago jasotzeko edo diru-ekarpenak egiteko: http://www.mundukide.org/diruz-lagundu-eu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak