"Ganbara Abesbatzari zorionak!"

Bertze behin ere (eta zenbatgarrena da?), zoriondu beharrean gaude Oñatiko Ganbara Abesbatza...

... Austriako Spittal herrian, nazioarteko abesbatzen lehiaketan hirugarren postuan geratu delako. Gonbidatuak izatea berez ohore handia bazen ere, lehiaketan jasotako sariak punta-puntako abesbatza dela erakusten du. 

Epaimahaikoek botatako loreek are gehiago esaten dute abesbatzaren alde. Eta, gainera, sari honekin, nazioartean Euskal Herria kokatzen ere laguntzen duzue.Beraz, eta besterik gabe, Aitorri eta abesbatzako kide guztiei, nire izenean eta Oñati Abesbatza osoaren izenean, zorionik beroenak eta besarkada handi bat.

--------------------

Loli Ordoki

(Oñati Abesbatzaren zuzendaria)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak