"PNV: istorioa errepikatzen da"

Apirilaren 10etik 15era beste askegune bat eraiki dugu Ondarroan.

Oraingoan, Urtza Alkorta gaztea babestea genuen helburu, zein ustez ETAri laguntzeagatik 5 urteko espetxe zigorra betetzera kondenatua izan zen duela gutxi. Azpimarratu beharra dago sententzia hau sostengatzen duen froga bakarra inkomunikazioan eta torturapean eginiko autoinkulpazio bat dela. 

Donostian gertatu zen bezala, herri ekimen honen amaiera Ertzaintzaren interbentzio bortitz batekin amaitu zen, dimentsio astronomikoetako dispositibo polizial bat bidaliz. Gainera, poliziaren jarrera Donostiakoa baino oldarkorragoa izan zen oraingoan: ukabilkadak, porrakadak, ostikoak… etengabeak izan ziren. Ertzaintzaren esku-hartzearen erantzule politikoek gidoilari onak dauzkagula diote. Ez gaude horrelako irainik onartzeko prest. Guk herritar guztiak hurrengo herri harresira gerturatzera gonbidatzen ditugu, beraiek epaitu dezatela Ertzaintza deituriko munstro horien jarrera.

Asko izan dira EAJk arreta beste toki batzuetara desbideratzeko egin dituen adierazpenak: horrelako ekimenek baliabide publikoen xahutzea dakartzatela, Ertzaintzaren betebeharra legea betearaztea dela… Nahikoa da! Zer betearazten dute, irregulartasunez jositako sententzia politiko bat? Kostu ekonomikoa bai, baina zer deritzozue espetxeratze hauek eragiten duten sufrimenduaz? Gainera, zuen abstentzioari esker Eusko Legebiltzarrak preso politikoen existentzia ukatu berri du. Zertan zabiltzate? Nola ulertzen duzue normalizazio politikoa?

 

Egoera honen aurrean, Euskal Herritarrok herri harresia deituriko tresnaren aldeko apustua berresten dugu. Horrela, era sinboliko eta baketsu batean herri honen desadostasuna erakusten dugu, eta kondenatuei maitasunezko elkartasun keinu bat helarazten diegu. Gizarteko gero eta sektore zabalago bat gara gertaera tamalgarri hauek amaitu behar dutela deritzogunak, eta hori argi eta garbi islatzen dugu era honetako ekimenen bitartez. Zuek jakingo duzue zertan zabiltzaten, guk hautua egina daukagu. Eta irabaztera goaz. Gora, herri harresia!

--------------------

Eñaut Aiastui

(Oñatiko Ernai)

 

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak