"Xalanan egunerokua (4)"

Eskerrik asko, Xalanan egunerokua irakurri dozuen danoi. 

Gaurkuan, azken hiru astietakua azaltzera gatoz. Bergaran, berdintasunan aldeko taldetxo bat sortu nahi daben emakume talde bat ga. Urtebete-ero izango da ideia honekin buruan gabizela, baiña fiñian ezer itxeke. Martxuan 8xa gerturatzen zijoian eiñian batu in giñan "zeozer" itxeko asmuakin. Ideiak botatzen hasi ta Martxuan 8ra arte geratzen zan eguakoitz bakoitzian GOIENAra gutun bat bialduko giñuala adostu giñuan. Biñaka jarri ta bikote bakoitzak data baterako idatzi biharra zeukan. Ederra izan da guretako, behintzat, ez zekigun-ta beste bikotiek zer idatziko zeben. Azken gutun honetan, Martxuan 8rako antolatutako ekintzetara gerturatzeko deialdixa itxia adostu giñun.

Gaur, 17:00etan, jatorri ezberdineko emakumien te-hartzia egongo da kultur etxian, Auzokok antolatuta. 19:30ian, Ariznoa kalian, POST-eskerrak-IT performance-a egongo da. Honen bitxartez nahi dozuen emakumiei berdintasuna lortzera bidian eindako lana eskertzeko aukeria eukiko dou. Segidan, 20:30ian afari-pasada herrikoia egongo da Gaztetxian. Animau zaitxe, afaldu bitxarteko tertuliatxua ahalik eta anitzena izan dain! Gero, 22:30 aldian, 3 euron truke King-kong neska antzezlana ikusteko aukeria egongo da, Gaztetxian baitxa.

Berdintasunan alde egunero ta momentuoro ein bihar dan arren, gaurko eguna aitzaki izan da guretzako be deialdi hau itxeko. Ondorengo idatzitxua interesgarrixa pentzau jakun, aber gustatzen jatzuen!

"Morea" feminismuan koloria da. Iñok ez daki zergaitixa, zehatz. Legendiak esaten dau 1908xan Estatu Batuetako ehun-fabrika batian hil zien 129 emakumien omenez hartu zala, enpresarixak langillien grebian aurrian, emakumiak barruan zerela lantegixai su emanda hil zienen izenian. Legenda berian agertzen da langilliak itxen zebizen ehunak moreak ziela. Poetikuenek esaten dabe lantegitxik irtetzen zan keia, eta kilometrotara ikus zittekeena, kolore horretakua zala. New Yorkeko Cotton ehun-lantegixan sutiak eta ehunek koloriak feminismuan mitologian parte die, historia baino gehixau, baiña bai koloria, bai eguna, Martxuan 8xa, munduko feminista guztiok konpartitzen dou.

--------------------

Amaia Azpeitia eta Amaia Ortigosa

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak