"Urbiako Fondatik, esker onez"

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Altube 2012ko aza. 1a, 01:00

Urriaren 23an Urbiako Fondan izan genuen sutea dela eta...

... eskerrik beroena eman nahi genieke zorigaiztoko egun hartan garrak itzaltzen lagundu ziguten artzain eta mendizaleei.

Beraien laguntza ezinbestekoa izan zen sutea kontrolatu eta itzaltzeko, askoz okerragoa izan zitekeen ondorioa saihestuz. 

Aguraindik etorri ziren suhiltzaileen lana ere eskertu beharrean gara, sutea non zen kontuan hartuta nahiko azkar azaldu baitziren. 

Era berean, sutearen ondorioak garbitu eta dena txukuntzen lagundu ziguten mendizale, artzain, familiarteko eta lagunen lana bihotzez eskertu gura genuke, beraiei esker zerbitzu normala eskaini ahal izan baikenuen ezbeharra gertatu eta ordu gutxira. 

Mila esker, guztiei.

--------------------

Aritz Altube  

(Urbiako Fondako arduradunak)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak