"Maiatzaren 19an, geu ere bagoiaz!"

Badira aste batzuk, Bergarako Herrira mugimendutik...

... San Martin plaza betetzeko antolatzen ari diren ekimenera joateko gonbidapena jaso genuela.

Gonbidapen hartan honela zioen: 

"Euskal Herrian garai berriak bizi ditugun honetan, bakea eta konponbidea lortzeko urrats berriak eman behar dira. Hots, Euskal preso eta iheslari politikoek jasaten dituzten salbuespeneko egoerak amaitu eta Euskal Herriratzea. Urrats hauen alde zure aletxoa emateko prest bazaude, maiatzaren 19an San Martin plazan antolatzera goazen ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu". 

Ez genuen pentsatu beharrik izan. 

Elefantea mugitu zedin lan egin, lagundu, genuen; Jose Luis etxeratzearen alde. 

Audientzia Nazionala zer den eta zertarako darabilten ezagutarazteko hitzaldi jendetsua antolatu genuen UNEDen. 

Urtarrilaren 7ko manifestazio kolosalera joateko deiarekin bat egin eta, zabaltzen lagundu genuen. 

Hego Afrika eta Irlandako gatazka politikoak konponbidean nola jarri ziren azaltzen zuen Euri lehorra ikus-entzunezkoa eman genuen Zabalotegi aretoan. 

Orain, nola lagundu ez gure herrian hainbeste urtetatik desiratzen dugun bakea eta konponbidea lortzeko hain beharrezkoa diren urrats berri hauen alde?

Geu be bagoiaz, bai; Udal Bandarekin batera, dantzari eta erraldoiekin batera, abeslariekin batera, margolariekin eta herritar guztiekin batera. 

Bergarar guztiak animatu nahi ditugu maiatzaren 19an San Martin plaza betetzera.

--------------------

Luis Mari Belastegi, Carlos Olabarria, Juan Mari Ruiz de Egino, Pello Garitano, Iñaki Arregi, Antonio Herzog, Jose Antonio Etxeberria, Jesus Mari Ilarduia eta Gregorio Plazaola

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak