"Mirentxin taldea: maitasunez dispertsioa apurtzen"

Erabiltzailearen aurpegia Iban Martinez 2012ko api. 6a, 02:00

Gutun honen bidez, Oñatiko lagun talde batek...

... (momentuz 20 bat lagunekin osatua) hartu dugun erabakiaren berri eman nahi dizuegu herritar eta komunikabideei. 

Euskal Herriko preso politikoen sakabanaketaren ondorioz, presoen senide nahiz lagunek pairatzen duten zeharkako kaltea ikusita, Mirentxin taldeak dispertsio politika honek pertsonengan dituen ondorioak gutxitu eta haiei sufrimendu hau ahal den neurrian goxatu nahian, konpromiso hauek hartu ditugu. Hilero asteburu batez (bolondres gehiagorekin asteburu gehiago kubritzea dugu helburu), bi taldekidek gidari lanak egingo ditugu Lyon-era (Frantzia), bertan dauden zortzi presoak bisitatu nahi dituzten senide eta lagunen zerbitzura. 1.000 kilometro, 12 ordu inguru errepidean, bisita egin, eta buelta. Beste 1.000 kilometro, beste 12 ordu, eta errepideak dituen arriskuak berriz. 

Mirentxin gidariok hartuko dugu furgonetarekin gidari lanak egitearen ardura, gure helburu bakarra senitarteko zein lagunak ahal den erosoen joatea izanik. Bidaia gogorrak dira, arriskuz eta urduritasunez beteriko bidaiak, baina baita ilusioz, elkartasunez eta maitasunez beteriko bidaiak ere. Guztira, egun eta erdi errepidean, 2.000 kilometrotik gora, eta kostu ekonomiko itzela (peajeak, gasolioa, motela, kafeak...). Astero-astero errepikatzen den errutina garestia, senitarteko eta lagunak diren haiek bisitatzeko.

Mirentxin taldeak Estatu Espainiar eta Frantsesak preso eta senideen aurka erabiltzen duten mendeku-politika gogor salatu nahi du, eta gure elkartasuna adierazi nahi diegu dispertsioaren ondorioak pairatzen dituzten guztiei.

Euskal preso politikoak Euskal Herrian egotea oinarrizko eskubidea delako...

1-Euskal presoak Euskal Herrira. / 2-Gaixo larriak etxera. / 3-Kondenaren 3/4ak beteta dituztenak kalera. / 4-Parot Doktrinarekin bukatu.

Dirulaguntzekin lagundu edo zuzenean gidari bezala taldean parte hartu nahi duzuenok, jar zaitezte gurekin harremanetan. Aurrez mila esker. Iban (679 52 64 22). Ibon (692 71 47 02).

--------------------

Iban Martinez

Oñati

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak