"Martxoak 8"

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Usandizaga Galarraga 2012ko mar. 2a, 01:00

LABeko emakume adindu eta jubilatuen gogoeta.

Gure eskubideak gero eta zapalduagoak dauden garai honetan, behar-beharrezkoa ikusten dugu bildu eta antolatzea. Pentsio duinak defendatzeko, kalitatezko osasun zerbitzuak izateko, menpekotasun legea murrizketarik gabe betea izan dadin exijitzeko, zerbitzu sozialetan egiten ari diren murrizketak salatzeko, adinduen aurkako tratu txarrak salatzeko, etab.

Sexuen arteko desberdintasuna adineko pertsonengan eta pentsiodunengan ere islatzen da.

Zentzu honetan pobrezia, bakardadea eta prekaritatea maizagoak dira emakumeen  artean, bai baldintza ekonomikoei, bai osasunari eta harreman sozialei dagokienez.

Eta zer esan emakume alargun askoren egoeraz? Euskal Herrian 150.000 emakume alargun dago.Gehienak bakardadean eta prekaritatean bizi dira. Senarraren errentaren %52 soilik jasotzen dute, askok 600 euro baino gutxiago. Gainera, azken murrizketak direla-eta agindu zitzaizkien igoerak izoztuta daude, eta beraien egoera gero eta gehiago okertu da.

Bestalde, aurre-erretiratuen alargunak muturreko egoeran daude, 10etik 6 pobrezian bizi dira.

Eta etxekoandreak deiturikoak? Argi dago hauen lanarik gabe sistemak ezin duela funtzionatu.

Ordaindu gabeko lana ekonomiaren zutabe nagusienetako bat da eta estatuko PIBeko %53 da, baina ez da errekonozitzen betetzen duten funtzio soziala. Kontabilizatzen ez den lan hau guztia kontuan hartzea eskatzen dugu eta pertsona ororentzat pentsio duina izateko eskubidea defendatzen dugu.

Zahartzarora iritsita, emakumeek etxeko zeregin nagusiez arduratzen jarraitzen dute, batez ere familia zaintzen. Horren eraginez, eurek zaintza jasotzeko daukaten eskubidea ukatzen zaie eta ondorio larriak ditu haien osasun egoera eta bizi-kalitatean. Argi dago zaintza lanak ez duela jubilazio edaderik emakumeon kasuan, eta emakumeok jubilazioaz disfrutatu edo zainduak izateko beharra daukagunean, guk jarraitu behar ditugu gure senideak zaintzen, sistemak kalitatezko zerbitzu sozialak bermatzeko dituen gabezien ondorioz.

Egun, baliabideak izan behar genituzke indarkeria sexistari eta pobreziari aurre egiteko, eta duintasunez edadetzeko, baina egungo sistemak ez ditu hutsuneak ordezkatzen eta gure gain jartzen du ardura hori. Horregatik antolatu eta borrokatu beharra daukagu.

Gure autoestimua garatu, eta emakume edadetu eta jubilatu bezala gure eskubideen alde borrokatu. Azken finean, Euskal Herri berri bat eraikitzea exijitzen dugu, non emakume eta gizonak berdintasunean kontuan hartuak izango garen eta elkarbizitza aurrera aterako dugun.

Bidez batez, esan, bat egiten dugula eta bertan izango garela martxoaren 2an, 3an eta 4an Leitzan ospatuko den emakume abertzaleon V. topaketa feministetan.

------------------------------

Itziar Usandizaga eta Sagrario Lopez
Bergara eta Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak