"Ibaialde Ikastola-Lodosa"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Agirre 2012ko ots. 27a, 01:00

Lodosako Ikastola eremu ez euskaldunean kokatuta dago.

Ikastetxeak egoera ekonomiko zaila du, eta horren aurrean Ikastolen Elkarteak laguntzeko dei egin du. 25 urte darama Lodosako Ikastolak gobernuaren oztopoak gainditzen eta euskararen alde etengabe lanean. Izan ere, Ibaialde ikastolak elkarteko beste ikastolen laguntza behar du Nafarroan euskararen irakaskuntzan aurrera egiteko. Euskaldun guztiek bat egitea ikastola honek aurrera jarrai dezan da gure xedea.

Laguntza hori bideratzeko, gure helburua Euro bat, marrazki bat izeneko kanpaina abiaraztea da. Euskal Herriko ikastoletako ikasleek marrazki bana egin eta ikasle bakoitzak euro bat emango du. Kontu korronte bat ere zabaldu du Ibaialde Ikastolak nork bere ekarpen propioak egiteko. Herritarrak ere gonbidatuta zaudete bariku honetan Arrasatera, Aretxabaletara eta Eskoriatzara, hilaren 24an, herriko plazetan elkartzera Lodosako Ikastolari bultzadatxo bat emateko, diru laguntzak emanez edota partaidetza adieraziz, kontzientziatzeko eta gure nortasuna zein den adierazteko, denok jarritako ur tanta txikiekin lakua betetzea lortuko dugu. Arizmendi Ikastolako ikasleak han izango gara... bazatoz?

-----------------------------

Amaia Agirre, Andoni Arratibel, Nerea Dorronsoro eta Iñigo Lasaga
(Arizmendi Ikastolako beste ikasle guztien izenean)
Aretxabaleta/Arrasate/Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak