"Eskuak finak eta hanka arinak"

Erabiltzailearen aurpegia Lourdes Etxeberria 2011ko ira. 30a, 10:12

Kurtzebarri eskolatik joan den zapatuan Aretxabaletako San Migel jaietan parte hartu zuten  ikasle eta gurasoak zoriondu nahi ditugu.

Batetik, ferian, eskolak jartzen duen postuan egon zirenei, eta, joan den ikasturtean zehar, ortura makina bat joan-etorri egin zituztenei.

Zorionak, euren eskuekin lurra ukitu zutenei!

Eta bestetik, larrin-dantzan aritu ziren guraso, ikasle eta irakasleei.

Txalo berezi bat, familia bikote osatu zutenei; horixe baita kultura transmisio naturalena.

Zorionak, euren hanka arinekin San Migeletako giroa alaitu zutenei!

-----------------------------

Lourdes Etxeberria, Arantza Eriz eta Imanol Aginagalde
(Kurtzebarri eskolako zuzendaritza taldea)
Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak