Ramon Barrutia: "AUKEAri erantzuna"

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Barrutia 2011ko eka. 18a, 02:00

Pasa den ekainaren 8an AUKEAko presidenteak publiko egindako prentsa oharrean adierazitakoak erantzuteko...

... Arrasate Errugbi Taldeko Zuzendaritza Batzordeak honako hau argitu nahi du:

1-Maiatzaren 20an, eta AUKEAko sarrera-zigiluan adierazten den moduan, Mojategiko instalakuntzak erabiltzeko eskaera egin zuen Arrasate Errugbi Taldeak, bertan burutu behar zen ikastaroaren nondik norakoak azaltzen zituen txosten ofizialarekin batera.

2-Eskaera hori maiatzaren 30ean AUKEAko Zuzendaritza Batzordeak egindako bilerako gai-zerrendaren barruan sartu zuten, eta bertan eztabaidatutakoaren inguruan ez du ezer adierazi nahi Arrasate Errugbi Taldeak.

3-Antzeko aurrekariarekin topo egiteko 2008. urteko iraila/ekainera jo behar dugu, orduan Arrasate Errugbi Taldeak Euskal Errugbi Federazioarekin batera hastapen ikastaro bat burutu baitzuen, eta orduan hori burutzeko ezarritako doako baldintzak oraingo ikastaro honetarako eskatutakoen antzekoak izan ziren.

4-Intzidentzia hauen aurrean Arrasate Errugbi Taldearen aurreneko helburua AUKEAko langileen erantzukizuna salbatzea izan da, eta ondoren teknifikazio ikastaroa burutzea, bertan izena eman zuten pertsonek gatazka honekin inongo erlaziorik ez izanda euren eskubidea zelako.

Kluben eta AUKEAren arteko harremana bere horretara bueltatzeko prest gaude, eta hori Udal Gobernu berriarekin lortzeko itxaropena dugu. Bitartean, Arrasate Errugbi Taldeak ez dio gai honen inguruko beste adierazpen publikori erantzungo.

-----------------------------------

Ramon Barrutia Urreta
(Arrasate Errugbi Taldeko presidentea)
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak