Martin Antxia (Aretxabaleta): "Ikurriñian 'bahiketian' gainien"

Erabiltzailearen aurpegia Martin Antxia Abasolo 2011ko mar. 15a, 12:43

Karnabal-astelehenien balorazino itzela egitten dogu aurtengo Karnabal-domekian gainien, benetan gustora geratu gare K23! kuadrilakuok.

Izugarrizko girue sortu geuen atxabaltarrok, aspaldiko partez primerako eguraldixaz, eta, beste behin, geure Karnabalak puntakuak eta urtetik urtera hobiak diela erakutsi gauen. Benetan pozik egoteko moduen gaz. Bada, dana dala, hautsak harrotu dittuen ekintza bat: Ikurriña "bahittu" gauen domekan, eta gay eta lesbianen harrotasunan banderiagatik trukatu, jaixai umorezko ekarpen bat egin guran harrotasunaz, baina harrokeixa barik. Horren inguruen, esamesak sortu die, eta geure izenien iritzixa emun gura dogu, alkatien erreakzinuek eta bere esanetan heldu jakozen berbak zeharo harrittu baikaittuzte. Eta egixe esan, minddu be bai.

Trukaketa horreaz mindduta sentidu dan danai barkamena eskatu gure dotsagu. Geure ekintzian arduria geure gain hartzen dogu, jakina, eta bere ikuspegixa iristarazi gure duskun edozeini atie zabaltzen dotsagu. Ez dogu uste "aurrekari arriskutsu"-rik sortu dogunik, alkatian ahotik egotzi jakun moduen. Domekan "bahittu" geuen ikurriñia ideia sortu geuenetik arduria geure gain hartzeko eta astelehenien bertan bueltetako asmo danaz "bahittu" geuen. Gureko geuke "aurrekari arriskutsu" danak holakuak balie. Bide batez, eta era berezixen, eskertzia eta "bahiketa" eta "aurrekari arriskutsu" danen gainetik jarri gura dittugu jaso gittuen txalo zaparrada, animo eta zoriontasun guztixek. Izen be, Karnabal-domekan, hilabete lanien pasau eta gero, goixien persianie igo eta askotariko atxabaltar askok parte hartzen doguen jai berezixen bestelako Atxabalta bat sortzeko ideian sinisten dogu. Testuinguru hortan kokatzen dogu gure ekintzie, katuei bosgarren hankie topau barik. Testuingurua ederra dalako, jai honeik merezi dauielako eta herrittarrok merezi dogulako.

Karnabaletan parte hartzen gogor saiatuko gare datozenetan be, erantzukizunez, Atxabalta egun baterako ezberdin janzten eta geure rolai gogoz gogor eusten. Portzierto, harrotasun haundiz laztan bat gay eta lesbianei, ederto pasau dogu harrotasunan papelien eta!

------------------------------------------------------

Martin Antxia eta Unai Bengoa

(K23! koadrilaren izenean)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak