Cross Culture Surf izeneko proiektua abian da beste urtebetez. Euskal Herria eta Irlandaren arteko elkartruke programa da, 14-17 urte bitarteko gazteei (Euskal Herriko edozeini, baita debagoiendarrei ere) zuzendutakoa. Hiru helburu ditu: beste kultura bat ezagutzea; Euskal Herriko kultura konpartitzea Irlandako gazteekin eta jakina, surfa ikastea. 16 leku bakarrik daude, etaabuztuaren 23a arteko epea izena emateko.
Lehenengo fasea: Lahinch (Irlandan) 2013ko urriaren 27tik azaroaren 3ra izango da.
Bigarren fasea: Zarautz (Euskal Herrian) 2014 apirilaren 12tik 19ra izango da.
Prezioa eta izenematea
Fase bakoitzarengatik 350 euro ordaindu behar da, eta prezio horren barruan gasu guztiak daude sartuta: hegaldiak, ostatua, surf eskolak, bestelako ekintzak eta abar. Europa Batasunak babestutako ekimena da. Izena honako helbidean eman behar da: www.crossculturesurf.com
Bi elkartek antolatu dute ekimena: irabazi asmo bako Cross Culture Surf elkarteak (Elorrio) eta The Surf Project elkarteak (Irlanda). Zutundu Surf elkarteak babestutakoa ere bada.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.