Hondakinen pilaketa aztertzen ari dira Bergarako eta Oñatiko ikasleak

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko ots. 8a, 12:08

Ia 4000 ikaslek dihardute hondakinen pilaketa aztertzen ikasturte honetan Agenda 21en baitan. Maiatzean lan horretatik jasotako emaitzak eta proposatutako ideiak aurkeztuko dituzte.

Tokiko Agenda 21 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ingurumen hezkuntzarako sustatutako programa da, eta ikastetxeek garapen iraunkorraren eta eskolako kalitatearen alde udalekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzea du helburutzat. Hala, ikastetxeek ikasturtean aztergai izango duten gaia aukeratzen dute –ura, hondakinak, mugikortasuna, energia...–  eta material didaktikoaren eta hainbat jardueraren bidez, hautatutako gaiaren diagnostikoa egiten dute ikasleek, hiri ikuspuntu iraunkorretik begiratuta.

Buletina ere kaleratu dute

Esan bezala, Bergarako eta Oñatiko ikasleak ondakinen pilaketen arazoa ulertu eta ikertzen ari dira aurten eta maiatzean emango dute azken emaitzen zein proposaturiko ideien berri. Bien bitartean, informazioa ematen hasteko buletina sortu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak