Bost gipuzkoar batu dira AHTren aurkako baraualdira

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko aza. 17a, 15:37

Duela astebete hasi zuten Bizkaian AHTren aurka egiteko baraualdia. Gaur lekukoa Gipuzkora iritsi da, Antzuolara hain zuzen. Bergara, Oñati, Donostia, Tolosa eta Andoaineko jendeak ekin dio orain baraualdiari. Egunotan baina, edonork baraualdira batzea nahi badu, aukera daukala esan digute kideek.

Lekukoa Juan Gorriti nafar eskultoreak egindako Lurmalko zurezko irudia da eta Antzuolako gaztetxearen kanpoko aldean hartu dute gipuzkoarrek lekuko hori.

Indartsu hasi dute baraualdia eta horri aurre egiteko, iturri naturaletako ura edango dute datozen egunotan. Antzuolan dagoen iturri natural batetatik hartu dituzte ur litro batzuk eguerdian eta berriro gaztetxe ingurura joan dira.

Iturri naturaleko ura hartzen, Antzuolan.

Bihar Arrasatera

Bihar Arrasatera etorriko dira bizikletan eta argazki desobedientea aterako dute AHTren aurka, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak