Natra Oñatik Euskal Kopa du jokoan asteburuan Bilbon

Xabier Urtzelai 2012ko urr. 4a, 14:40

Oñatiko klubarendako asteburu historiokoa izan daiteke taldeak Euskal Kopa irabazten badu; egunero ez da halako txapelketa bat jokatzen, ezta finalerdira sailkatzen ere. Pena, Natra Oñatiko mutilendako –eta zale oñatiarrendako– ez delako sasoirik onenean iritsi hitzordu polit hau, herria jaietan murgilduta egongo delako.

Oñatin Herri Eguna ospatuko dute zapatuan, eta horrek zaildu egingo du zaleak Bilbora gerturatzea. Seguru, baina, Eneko Blancoren mutilek zapatuko finalerdia gainditzen badute, domekako finalean Oñatiko zaleek etxeko taldea animatuko dutela, biharamun galantarekin bada ere.

EBAko ordezkari bakarra

Natra Oñati taldea da finalerdietara sailkatu diren taldeen artean EBAkoa den bakarra, gainontzekoak goragoko mailakoak direlako, LEBekoak. Zapatua, Oñatikoek Aurtenetxeren kontra jokatuko dute Bilbon (17:30, Zorroza). Duela 15 egun txantxikuek mendean hartu zuten talde hori, baina ordutik arabarrek taldea indartu dute bi fitxaketa on eginda. Hala, orduko balentria errepikatzea gaitzagoa izango da. Lortuz gero, domekan jokatuko lukete finala, La Casilla kiroldegian (12:15). Iraurgi eta Cafes Aitona dira finalerako beste hautagaiak. Hemen informazio gehiago.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak